Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

IkasBitartekaritza zerbitzua

IkasBitartekaritza zerbitzua
Zer da ikasbitartekaritza zerbitzua?

Ikaslan Gipuzkoak eskaintzen duen doako bitartekaritza zerbitzua da eta bizitza osoko ikaskuntza sustatu eta bultzatzea du helburu. Oarsoaldean eta Urolakostan kokatuta daude.
Egungo gizarteak, haurtzaroaz edo nerabezaroaz harago, bizitza osoan jorratuko den etengabeko ikaskuntza prozesua eskatzen du. Etengabeko ikaskuntza horren baitan burutzen den prestakuntza-ekintza bakoitzak, berdin dio arautua izan edo ez izan, pertsona gisa garatzen gaitu.
Horrexegatik, dauden prestakuntza-mota guztien inguruko informazioa ematen du Bitartekotza Zerbitzuak:
  • Prestakuntza Formala / Egiaztagarria: Hezkuntza-titulu bat lortzeko egiten diren ikasketak: DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitateko ikasketak, arte-ikasketak, Hizkuntza Eskola Ofiziala... edo Lanbide Egiaztagiri bat, formakuntza osatzen duten Heziketa-Moduluak eskuratuz.
 • Prestakuntza Ez Formala edo Ez Egiaztagarria: Birziklaketa profesionalerako heziketa, lan-munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko baliagarria, baina Egiaztagirien Katalogoa ez dagoena.
• Etengabeko Ikaskuntza: Era askotako prestakuntza, norbere ongizatea lortzeko egiten dena: kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak...

Horretarako webgune bat ere martxan dugu: https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/bitartekaritza-formazio-eta-orientazio-zerbitzua Hemen hartu dezakezu hitzordua

Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak

A) Prestakuntza-alorreko informazioa eta aholkularitza, presentziala, online, telefono bidez edo posta elektroniko bidez:
- Titulazio akademikoei, lanbide-ziurtagiriei edota lanbidekonpetentzia
aitortzeko bideari buruzko informazioa ematea.
- Orotariko prestakuntzari buruzko edozein zalantza argitzea.
- Ikaskuntza- edo heziketa-interesak, gaur egungoak nahi etorkizunekoak, identifikatu eta zehaztea.
- Eskualdean dauden heziketa-aukera guztiei buruzko informazioa ematea http://www.hiru.com webgunearen bidez edota zerbitzu hori eskaintzen duten ikastetxeetako webgunearen bidez, betiere pertsonaren interesei eta prestakuntza-beharrizanei erantzuteko.
- Etengabeko prestakuntza-plana prestatzea.


B) Herrian nahiz eskualdean antzeman diren beharrizanak aintzat hartuta, etengabeko prestakuntzako berariazko jarduerak sustatu, diseinatu eta burutzea.

Tolosaldeako eta Debagoieneko Ikasbitartekaritza zerbitzuekin koordinatuta gaude.

Diapositiva2.JPG

Hezkuntza Saileko, Lanbide Heziketako sailak lagundutako proiektua da.

EUSKO JAURLARITZA 2017 URTARRILA.jpglogos FP-1ONA.jpg