Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Bideo-TutoriaLH Lehiaketa

IkasLAN Gipuzkoa  Bideo-tutorial lehiaketa

IkasLAN Gipuzkoak I.Bideo-Tutorial lehiaketa antolatu du, Ikaslan Gipuzkoako Ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Ikasleak Bideo-tutorial bat egin beharko du min 1 eta 3 minutu artekoa, egiten ari den Heziketa Zikloari lotua eta balio praktikoa izango duena, etxean itxialdian dagoen edozeinek ikusi eta egiteko modukoa. Praktikoa eta egingarria izan behar da.

Astero, Bideo-tutorial onena aukeratuko da eta itxialdia bukatu eta gero izan diren  onenen  artean  Tablet bat zozketatuko da.

Aurkezteko epea, alarma egoerak eta etxeko itxialdiak irauten duen bitartean eta astero publikatuko dira jasotzen diren bideo-tutorialak eta astelehenero aurreko astekoak jarriko dira www.ikaslangipuzkoa.eus webgunean eta  astero onena aukeratuko da.

Bideo-Tutoriala originala izan behar da, norberak sortua.

Oinarriak https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/bideo-tutorialak-ikasleak/view   webgunean argitaratuko dira.

Bideoan egilearen izena eta ikastetxearen izena agertu beharko dira.

Egiten diren Bideo-tutorial guztiak Ikaslan Gipuzkoaren  youtubeko bilduman gordeko dira eta Ikaslan Gipuzkoak erabili ahal izango ditu komunikazio kanpainetarako.

Bideo Tutorial1.jpg

Oinarriak:

I. Gutxieneko betekizunak eta aholkuak

Bideo-Tutoriala etxean eginikoa izan behar da, etxean lortutako baliabideekin.

Iraupena: 1-3 minutu bitartekoa

Edukia: Informatiboa, didaktikoa, praktikoa eta ilustratiboa izan behar da.

Bideo-kalitatea:  Mobilak edo grabatzeko makinak eskaintzen duena. Argiaren kalitatea egokia izatea. Formatu horizontala. Gehienez 10 MB

Audioaren kalitatea: Zaratarik edo oihartzunik ez izatea. Audioaren maila egonkorra izatea (ez dago igoera edo jaitsiera handirik).

Ahozko komunikazioa: Komunikazioa arina izatea eta intonazioa erabiltzea. Teknikaren edo prozeduraren garapena kontatzen duenaren ahotsak argia izan behar du.

Ingurunea: Ingurua garbi eta txukun egotea. Ingurunea ponentziarekin zuzenean lotuta egotea.

Hasieran izenburua,  Zikloa eta Ikastetxearen izena.

II. Gogoeta etikoak

Ez sartu pertsonen edo haurren irudirik, nortasuna adierazten duenik. Saihestu ezin bada, irudiak pixelatua izan behar du edo pertsonen anonimotasuna zaintzen duen beste edozein sistema erabili behar da. Gogoeta horiek ez zaizkie aplikatuko bideoan agertzen diren ikasleei.

Bideoan erakusten diren pertsonen baimenak eskatuta egon behar dira, haien parte-hartzearekin eta ikus-entzunezko material horren balizko hedapenarekin ados daudela adierazteko.  Norberak etxean eginiko bideo izan behar da.

III. Aurkeztutako lanak

Ekimen honetan aurkeztutako lan guztiak Ikaslan Gipuzkoaren eta Ikastetxeen jabetzakoak izango dira, eta argitaratzeko eskubidea izango dute, egilea jakinaren gain jarri eta bimena eman ondoren.

Argitaratu aurretik, Ikaslan Gipuzkoak konprobatuko ditu jasotako bideoak eskatutako gutxieneko kalitatea eta baldintza etikoak betetzen dituzten.

IV. Oinarriak onartzea

Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du egileek onartu egiten dutela oinarri hauen eduki osoa.

V. Aurkezteko lekua eta epeak

Bideo-Tutorialak Ikaslan Gipuzkoako webgunean formularioa bete eta igoko dira, horretarako espreski jarritako loturan.

VI. Sariak

Bideo-tutorial onenak aukeratuko dira, astean bat eta hauen artean sari bat emango da, alerta egoera bukatu eta hilabetera egingo den zozketan ateratko denari. Saria, tablet bat izango da.

Bideoen oinarriek eskatzen duten oinarrietan jarritako irizpideak betetzen  ez badute  saria eman gabe gaeratu ahal da.

Oinarriak: https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/bideo-tutorialak-ikasleak/view

Bideoa Igotzeko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfIflJNMlWGNhkH2dbqTPoJKap_EgpPVJKOfeskXFyPh9MWcg/viewform

Edukiak