Asociación de Centros Públicos de Formación Profesional

PAREKIDETASUNA LHn

hezk_eskain20-21.jpg

IKASLAN GIPUZKOA Lanbide Heziketan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin eta estereotipoak gainditzearekin konprometitutako erakundea, baina ez bakarrik NESKA gazteak STEAM familietara hurbiltzeko, baizik eta MUTILAK, haiek ere, beren bokazioetan familia profesional feminizatuetan sartu ahal izateko.

Konpromisoaren formari dagokionez, beraz, badago, nahiz eta ekintza informalari dagokionez ere konpromiso hori ematen dela: Ikaslan Gipuzkoako pertsonek eta osatzen duten entitateak benetako konpromisoa erakusten dute beren eragin-eremuan berdintasuna sustatzeko.

IKASLAN GIPUZKOAko ikastetxe guztien urteko programaren barruan, berdintasunarekin zerikusia duten bi ekintza espezifiko txertatu behar izan dituzte, jarduerak bultzatuz eta esperientziak koordinatuz joateko.

Gipuzkoako Lanbide Heziketa publikoak datu hauek erakusten ditu 2019-2020 ikasturtean:

Matrikulen % 65,41 gizonei dagokie, eta % 34,59 emakumeei.
Ehuneko horiek erabat aldatzen dira industria-zikloak aztertzen direnean: matrikulen % 89,88 gizonenak dira, eta emakumeak % 10,12 txikiak.

Ikus daitekeenez, premiazkoa da STEAMen eremuan emakumeen eta gizonen arteko oreka bilatzen duten jarduerak garatzea.

Horretarako Ikaslan Gipuzkoak 2020-2023 parekidetasun plana garatzen ari da, ondorengo estrategiak markatuz:

TESTUINGURU LEGALA, ARAUEMAILEA, AGINDUZKOA

Asko dira, gizarte-, ekonomia-, eta hezkuntza-arloetan, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten lege- eta zuzentarau-erreferentziak. Horien guztien helburua berdintasun formala edo legezkoa berdintasun erreal eta eraginkor bihurtzea da.

Zuzenean eta hurbilagotik, IKASLAN GIPUZKOAk inguruko lege- eta arau-garapenei erantzun behar die, eta, hala, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea da legezko erreferente nagusia.

Era berean, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana eta Eusko Jaurlaritzaren XII. legegintzaldia dela-eta egin beharreko VIII. Plana dira arlo horretako erreferente tekniko nagusiak.

Azkenik, azpimarratu behar da IKASLAN GIPUZKOAren egungo emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta genero-ikuspegirako I. Planak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Euskadiko LHko ikastetxeei buruz emandako jarraibideei erantzuten diela.

Lege edo arau berriak ezartzearen ondorioz Berdintasunerako I. Plan hau eguneratu beharko balitz, berau egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa guztiak egingo lirateke.

 

PLANAREN IRAGANKORTASUNA

IKASLAN GIPUZKOAko emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta genero-ikuspegirako I. Plana 2020-2023 aldirako izango da.

IKASLAN GIPUZKOAko Zuzendaritza Batzordeak 2020ko urrian onartu zuen.

 

 

LAN-ARDATZAK ETA HELBURUAK

Honako lan-ardatz, -helburu eta -jarduera hauek planteatzen dira, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Planean hartutako egiturari jarraiki:

1. ARDATZA. GOBERNANTZA

IKASLAN GIPUZKOAren helburuak

Planaren ekintzak

G1. KONPROMISOA

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta genero-ikuspegirako plan sistematizatu bat izatea, eta plan hori ezartzeko eta jarraipena egiteko baliabideak izatea.

1-2-3-4-5

Berdintasunarekiko eta genero-ikuspegiarekiko konpromisoa hartzen duten barneko preskripzio-tresnak izatea.

6-7

Berariazko aurrekontua izatea berdintasunaren arloko jardueretarako.

8-9-10

G2. PRESTAKUNTZA

IKASLAN GIPUZKOAko langileei berdintasunaren eta genero-ikuspegiaren arloko prestakuntza ematea.

11-12

G3. LAN-PROZEDURAK

Genero-ikuspegia jasotzen duten estatistikak eta azterlanak izatea.

13-14-15

Berdintasuna bermatzeko elementuak dituzten barne-kudeaketako eta pertsonen kudeaketako prozedurak izatea.

16-17-18

G4. KOORDINAZIOA ETA LANKIDETZA

Beste eragile batzuekin lankidetza-harremanak ezartzea, berdintasuna sustatzeko.

19-20

 

2. ARDATZA. AHALDUNTZEA ETA BALIOAK ALDATZEA

IKASLAN GIPUZKOAren helburuak

Planaren ekintzak

E1. AHALDUNTZE PERTSONALA ETA KOLEKTIBOA

Balio-aldaketak eta emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzea lanbide-heziketaren esparruan.

21-22-23-24

Hezkidetza bultzatzea bokazioen esparruan.

25

 

3. ARDATZA. ERALDAKETA EKONOMIKO ETA SOZIALA

IKASLAN GIPUZKOAren helburuak

Planaren ekintzak

EES1. BERDINTASUNA ERALDAKETARAKO BEHARREZKO BALIO GISA.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna ingurunearen eraldaketa ekonomiko eta sozial gisa lantzea, ikastetxeetan modu berean zabal dadin eta horietan ezagutza sor dezan.

26-27-28-29-30-31-32-33

Komunikazio ez-sexista lantzea eta berdintasunaren arloko eduki espezifikoak garatzea.

34-35-36-37-38

Genero-ikuspegia duten sektorekako eta zeharkako planetan aktiboki parte hartzea.

39

 

4. ARDATZA. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAK

IKASLAN GIPUZKOAren helburuak

Planaren ekintzak

IGB1. SENTSIBILIZAZIOA ETA PREBENTZIOA

Hezkuntzaren, lanbide-heziketaren eta enpleguaren esparruan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko sentsibilizatzea eta prestatzea. 

40

IGB2. HAUTEMATEA, ARRETA EMATEA ETA KONPONTZEA

IKASLAN GIPUZKOAren eragin-esparruan emakumeen aurkako indarkeria-kasuen prebentzioa bermatzea eta gertatzen den kasuetan aurre egitea.

41-42-43-44

IGB3. ERAKUNDEEN ARTEKO KOORDINAZIOA

Erakundeekin lankidetzan aritzea, hezkuntzaren, lanbide heziketaren eta enpleguaren esparruan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.

45