Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Eguzki Labea-Four-Conserves proiektua

2024-03-31T19:40:00+02:00 2024-03-31T19:40:00+02:00 2024-03-31T19:40:00+02:00
Eguzki Labea-Four-Conserves proiektua

Kameruneko @proceffa elkartea eta Ikaslan Gipuzkoa elkarlanean, Labea-four-kontserbak proiektua garatu dute @donbosco, @Tolosaldea eta @armeriaeskola  irakasleekin. Bertan eguzki labak egin eta bertako produktuen kontserbak ekoiztu dute. Eskerrak @kutxafundazioa Lanbide Heziketaketako Sailburuordetza eta SEPIEko laguntzarekin:

Hauek izan dira lortu beharreko helburuak:

 1.- Kamerungo bi sexuetako ikasleei edo irakasleei eguzki-labea egiteko prestakuntza ematea. 4 egun.

 2.- Lanbide Heziketa oinarri, Gipuzkoa eta Kamerun artean ezagutza transferitzea ikasle eta irakasleen artean.

 3.- Bi sexuetako ikasleak eta irakasleak prestatzea Kamerunen, frutak eta barazkiak kontserbatzeko beharrezkoak diren prozesuetan, eguzki-energia erabiltzen duten esterilizazio- eta deshidratazio-metodoak erabiliz.

 4.- Ikasleak eta irakasleak prestatzea eta laguntzea eguzki-labeak fabrikatzen dituen enpresa txiki bat sortzeko.

 5.- Ikasleentzako eta irakasleentzako prestakuntza eta laguntza, frutak eta barazkiak kontserbatzeko enpresa txiki bat sortzeko.

 6.- Ikasitako kontserbazio-metodoak komunitateei eta familiei helaraztea, Kamerungo ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen bidez.

 7.- Eskolaren inguruko komunitateek ikasleek sortutako enpresa txikiak egindako eguzki-labeak erosi ahal izateko beharrezko laguntza bilatzea.

 8.- Ikaslan Gipuzkoako bi koordinatzaile eta lau irakasle espezializatu Kamerunera joango dira hamar egunez. Bi mekanikari-mantentze/elektrizitate/bero hotz eta bi nutrizionista. Tokiko prestakuntzaren arduradunak izango dira.

Hiru prototipo sortu dira eta fruituak eta barazkiak kontserbatzeko ariketak egin dira Ebolowako Don Bosco lanbide Institutu teknikoan, bertako ikale eta irakasleekin:

WhatsApp Image 2024-06-02 at 19.28.42 (3).jpeg

WhatsApp Image 2024-06-02 at 19.28.42 (4).jpeg

WhatsApp Image 2024-06-02 at 19.28.42 (5).jpeg

WhatsApp Image 2024-06-02 at 19.28.04.jpeg

WhatsApp Image 2024-06-02 at 19.28.41 (4).jpeg

WhatsApp Image 2024-06-02 at 19.28.41.jpeg

LOGO_LABEA_FOUR1.jpgimages.jpg

logos FP-1ONA.jpgSEPIE_E+.jpgIkaslan Gipuzkoa vertical.jpglçproceffa-logoa.jpg