Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Zikloetara sartzeko baldintzak

Zer baldintza eskatzen dira zikloetako prestakuntzara sartzeko?

 

A) Oinarrizko Prestakuntzara iristeko, honako baldintza hauek bete behar dira, aldi berean:

 

-Hamabost urte beteta izatea edo ikasturteko urte naturalean betetzea, eta sartzeko unean edo ikasturteko urte naturalean hamazazpi urte baino gutxiago izatea.

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa beteta edukitzea edota, aparteko kasuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda edukitzea.

-Irakasle-taldeak ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko proposatzea, eta gurasoek edo tutoreek proposamen hori onartzea.

 

B) Erdi-mailako gradura sartzeko, hauxe eskatzen da:

-DBHko, Oinarrizko Prestakuntzako edo Batxilergoko titulua izatea

edota

-Erdi-mailako zikloan, goi-mailako zikloan edo unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzea.

 

C) Goi-mailan sartzeko, hauxe behar da:

-Batxilergoko titulua, teknikari titulua edo goi-mailako teknikari titulua edukitzea

edota

-Goi-mailako zikloan edo unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzea.