Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Nekazaritza Lorezaintza eta loradenda

Lorezaintza eta loradenda

FamiliaNekazaritza
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Kanpoko eta barneko lorategiak instalatzea, kontserbatzea eta leheneratzea, baita kirol-erabilerarako belardiak ere, eta landare- eta lore-produkzioko jarduerak egitea, eta, horretarako, makineria eta instalazioak maneiatzea eta mantentzea eta ingurumenari, kalitate-kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
• Lorezaintza-proiektuen zuinketa egitea eta paisaia leheneratzea, planoetako argibideei jarraituta.
• Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea, tresneria erregulatuta eta lanak jardunbide onen arabera egiten direla bermatuta.
• Instalazioak, azpiegitura sinpleak eta ekipamendua muntatzea eta mantentzea, instalazio-planoak eta mantentzeari buruzko esku-liburuak interpretatuta.
• Landare-materiala landatzea eta/edo ereitea, proiektuaren zehaztapenak beteta.
• Lorategiko landare-elementuak eta landare ez direnak kontserbatzea eta birjartzea, teknika egokiak erabilita.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Fruituak eta haziak biltzea eta landareak eta zotalak hedatzea eta landatzea, segurtasun-baldintzak mantenduta eta lan-programazioari jarraituta.
• Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki maneiatzea.
• Ureztatze-sistema maneiatzea, eta, horretarako, uraren aprobetxamendua optimizatzea eta laboreen behar hidrikoak estalita daudela egiaztatzea.
• Lore-konposizioak eta dekorazio-proiektuak egitea, landare naturalekin eta/edo artifizialekin, ezarritako teknikak aplikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

  • • Barneko eta kanpoko lorategiak eta berdeguneak instalatzen, mantentzen eta hobetzen dituzten enpresa publikoetan eta pribatuetan lan egin dezake, baita mintegietan landareak eta zotalak produzitzen dituzten enpresetan edo loreekin eta landareekin konposizioak eta apaingarriak sortzen eta egiten dituzten enpresetan ere. Horrez gain, horiek merkaturatzeko eta banatzeko jarduerak egin ditzake, bere kontura zein besteren kontura.
  • • Era berean, plagiziden tratamenduak egiteko gaituta dago, araudiak erregulatzen duen jardueraren arabera, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeriaren arabera.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Baratze, mintegi eta lorategietako langilea.
• Lorezaina, oro har.
• Kirol-zelaiak zaintzen dituen lorezaina.
• Hiri-parkeetako, lorategi historikoetako eta botanikoetako langilea.
• Lorezaintzako enpresetan bere kontura lan egiten duen langile kualifikatua.
• Mintegizaina.
• Haziak eta fruituak altueran biltzeko langile espezialista.
• Hazien produkzioko langile kualifikatua.
• Txertatzailea.
• Lore-saltzailea, bere kontura edo besteren kontura.
• Loregintzako ofiziala.
• Loradendako saltzailea.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela. Maila: oinarrizkoa.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Lore-eta landare-konposizioak   66
Kontrol fitosanitarioa 147
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lore-estableziemnduak 42
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea    105
Agronomiaren oinarriak 198
Lorategien eta berdeguneen ezarpena 198
Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak    99
Ingelesa 33
Lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea    210
Landare-osasunaren printzipioak 99
Landareak eta zohiak mintegian produzitzea 165
Trakzioko tresneria eta lantegia 132
Lorezaintza eta loradendako salmenta-teknikak 63

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Fraisoro Eskola BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez