Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Merkataritza eta marketina Nazioarteko merkataritza

Nazioarteko merkataritza

FamiliaMerkataritza eta marketina
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Enpresa baten produktuak kanpo-merkatuan sartzeari buruzko erabakiak hartzea, eta merkatu horietan sartzeko produktuaren, prezioaren, komunikazioaren eta banaketaren politikarik egokienak hautatzea.
• Marketin-plana egitea, eta, horretarako, produktuen oinarrizko informazioa edo "briefing"a hautatzea, eta nazioarteko marketing mix-ean esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioak aztertzea, betiere kanpo-merkatuan sartzeko.
• Bezeroak eta hornitzaileak identifikatzea eta horiekin harremanetan jartzea, eta, eginkizun horretan, nazioarteko merkataritza-kontratuak kudeatzea eta salmenten garapena eta bilakaera kontrolatzea eta gainbegiratzea, itundutako kontratu-baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.
• Salgaien inportazio- eta esportazio-eragiketen eta sarreren eta bidalketen administrazio-kudeaketa egitea.
• Eskura dauden baliabideen eta espazioen aprobetxamendu egokia eta salgaien integritatea bermatuko duten baldintzetan antolatzea salgaiak biltegian, betiere ezarritako prozedurei jarraituta.
• Herrialdeen arteko eta garraio-moduen arteko salgaien eta/edo bidaiarien iragaitza edo garraioa bermatuko duten administrazio-kudeaketak egitea, eta kasuak kasu beharrezkoak diren dokumentuak kontrolatzea, aplikatzekoa den eta indarrean dagoen araudira eta jasotako zehaztapenetara egokitzen direla egiaztatuta.
• Kobratzeko eta ordaintzeko bideak eta nazioarteko bermeak eta abalak kudeatzea, eta, horretarako, indarrean dagoen nazioarteko araudian oinarritzen diren nazioarteko merkataritza-kontratuetan ezarritako baldintzen arabera beharrezkoak diren dokumentuak aztertzea.
• Ahoz zein idatziz arin komunikatzea nazioarteko merkataritza-eragiketetan esku hartzen duten eragile eta organismo guztiekin.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Kanpo-merkataritzako teknikaria.
• Finantza- eta aseguru-erakundeen eragiketetako teknikaria.
• Nazioarteko merkataritzako laguntzailea edo albokoa.
• Nazioarteko merkataritzako agentea.
• Nazioarteko marketineko teknikaria.
• Nazioarteko salmentako teknikaria.
• Garraio-kudeatzailea.
• Ontzi-kontsignatarioa.
• Logistikako operadorea.
• Garraioaren logistikako teknikaria.
• Logistikako koordinatzailea.
• Alderantzizko logistikako teknikaria.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egingo du lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresetan, nazioarteko merkataritzako jarduerak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta haien inguruan aholkatzeko funtzioak betez.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Nazioarteko merkataritza digitala     132
Nazioarteko finantzaketa 140
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea    99
Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa   198
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 160
Ingelesa 165
Biltegiratze-logistika 100
Nazioarteko marketina 32
Nazioarteko oradainbideak 100
Nazioarteko negoziazioa 100
Nazioarteko merkataritzako proiektua 50
Merkatuen informazo-sistema 66
Salgaien nazioarteko garraioa 198

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Uni Eibar - Ermua BHIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaA-B ereduaEgunez