Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Merkataritza eta marketina Marketina eta Publizitatea

Marketina eta Publizitatea

FamiliaMerkataritza eta marketina
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Merkataritza-enpresa bat eratzeko eta martxan jartzeko beharrezko kudeaketak egitea, eta, horretarako, enpresaren errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa lortzeko beharrezko finantza-baliabideen lorpena planifikatzea eta kudeatzea.
• Merkatuei buruzko informazio fidagarria lortzea, aztertzea eta antolatzea, estatistikako teknikak aplikatuta, eta informazio-sistema eraginkorra (MIS) ezartzea, marketin-ekintzak egiteko lagungarria izango dena.
• Inkestatzaileen eta/edo elkarrizketatzaileen taldeak antolatzea eta inkestak eta/edo elkarrizketak egitea, eta, eginkizun horretan, landa-lana planifikatzea eta merkataritza-ikerketako planean finkatutako helburuak betetzeko ezarritako teknikak eta prozedurak erabiltzea.
• Marketin-politikak eta -planak lantzeko eta horien jarraipena egiteko zereginean laguntzea, marketing mixeko aldagaiak aztertuta, enpresak finkatutako merkataritza-helburuak lortzeko.
• Enpresako publizitate-baliabideen plana egitea, horiek behar bezala konbinatuz, eta plan horren jarraipena eta kontrola egitea, osotasunean gauzatzeko.
• Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko eta merkatuan finkatzeko zereginak kudeatzea eta marketin-estrategia eta sustapen-ekintza egokiak aplikatzea, erakundearen marketin-planean ezarritakoaren arabera.
• Marketin digitaleko ekintzak planifikatzea eta egitea, eta, horretarako, web-orriak eta Internet bidezko gizarte-komunikazioko sistemak kudeatzea, enpresaren merkataritza elektronikoko politikaren helburuak betetzeko.
• Publizitateko, sustapeneko eta informazioko materialak lantzea, publizitatearen alorrean indarrean dagoen araudia errespetatuta, eta edizioko eta diseinuko teknikak eta informatika-aplikazioak hainbat euskarritan erabilita, programatutako planen arabera zabaltzeko.
• Marketin eta komunikazioko gertakariak antolatzea eta kudeatzea, eta, eginkizun horretan, briefing interpretatzea, hornitzaileak, eragileak eta agenteak kontratatzea eta ekitaldiak lagundu eta zuzentzea, enpresa-komunikazioko planean ezarritakoa betetzeko.
• Ahoz zein idatziz arin komunikatzea ingelesez merkataritza-eragiketetan esku hartzen duten eragile eta organismo guztiekin.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Produktu-buruaren laguntzailea.
• Marketineko teknikaria.
• Publizitateko teknikaria.
• Harreman publikoetako teknikaria.
• Marketineko eta komunikazioko ekitaldien antolatzailea.
• Publizitate-enpresetako bitartekoen laguntzailea.
• Komunikabideetako igorpenaren edo emanaldiaren kontrolatzailea.
• Merkatu-azterketetako eta iritzi publikoko teknikaria.
• Landa-lanetako teknikaria.
• Inkestatzaileen ikuskatzailea.
• Inkesta eta zentsuetako agentea.
• Merkatu-ikerketarako datu-kodetzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egingo du lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresetan, marketineko, merkataritza-ikerketako, publizitateko eta harreman publikoetako jarduerak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko funtzioak betez.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzailearenganako arreta 100
Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea 165
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantziarioa 160
Ingelesa 165
Merkataritza-ikerketa 132
Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea 120
Marketin digitala 198
Komunikazio-bitartekoak eta-euskarriak 99
Marketin-politikak 132
Marketin-eta publizitate-proiektua 50
Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua 120
Merkataritza-ikerketako landa-lana 100

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Zubiri - Manteo BHIGoi mailakoaD ereduaEgunezHeziketa DUALA