Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Merkataritza eta marketina Garraio eta Logistika

Garraio eta Logistika

FamiliaMerkataritza eta marketina
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Salgaien eta/edo bidaiarien garraioko eta logistikako enpresa bateko sailak antolatzea, enpresaren zuzendaritzak ezarritako helburuak betetzeko beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak zehaztuta.
• Garraio-planak, produkzio-planak, biltegiko eragiketa- eta fluxu-planak eta eguneko trafikoak prestatzea eta kudeatzea.
• Distantzia luzeko ibilbideak planifikatzea eta banaketa-ibilbideak finkatzea, garraio-moduen konfiguraziorik onena hautatuta.
• Hainbat herrialderen eta garraio-moduren arteko salgaien eta/edo bidaiarien nazioarteko iragaitza eta garraioa bermatuko duten administrazio-kudeaketak egitea.
• Garraio-zerbitzuak eta zerbitzu logistikoak sustatzea eta hedatzea, marketin-teknikak eta -estrategiak aplikatuta.
• Garraio eta logistikako zerbitzuen salmenta-prozesua egitea eta salmentaren ondoriozko dokumentazioa lantzea.
• Bezeroekiko harremanak kudeatzea -hala badagokio inglesez- eta eragiketen jarraipena egitea, haien eskariak, gertakariak eta erreklamazioak behar bezala eta egindako zerbitzuaren maila ziurtatuta betetzeko.
• Eskura dauden baliabideen eta espazioen aprobetxamendu egokia eta salgaien integritatea bermatuko duten baldintzetan antolatzea salgaiak biltegian.
• Produkzio- eta banaketa-planetan materialen eta salgaien hornikuntza egitea eta kontrolatzea, kantitatea, kalitatea, lekua eta epeak ziurtatuta.
• Salgaien inportazio- eta esportazio-eragiketen eta sarreren eta bidalketen administrazio-kudeaketa egitea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Bidaiariak errepidez garraiatzeko enpresetako trafikoburua.
• Garraio-enpresaren kudeatzailea.
• Bidaiarien errepideko garraioko ikuskatzailea.
• Autobus-geltokiko burua.
• Errepideko garraioaren kudeatzailea.
• Errepideko garraioko zerbitzuen saltzailea.
• Errepideko garraioko enpresen kudeatzailea.
• Zirkulazioburua.
• Garraioetako agentea.
• Karga-agentea.
• Garraio-zerbitzuetako saltzailea.
• Atez ateko garraioko operadorea.
• Garraio-kudeatzailea.
• Ontzi-kontsignatarioa.
• Logistikako operadorea.
• Biltegiburua.
• Garraioaren logistikako teknikaria.
• Alderantzizko logistikako teknikaria.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek garraioaren eta logistikaren sektoreko enpresetan egingo du lan, bai bere kontura bai besteren kontura, garraioko eta/edo logistikako zerbitzua planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko funtzioak betez.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Errepidean zeharreko garraiolaria.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Garraioa eta logistika merkaturatzea   160
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea    99
Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa  198
Garraioaren eta logistikaren administrazio-kudeaketa 165
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 160
Ingelesa 165
Biltegiratze-logistika 100
Hornikuntza-logistika 80
Salgai-garraioaren antolamendua 165
Bidaiari-garraioaren antolamendua 100
Garraioko eta logistikako proiektua 50
Salgaien nazioarteko garraioa 198

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaA-B ereduaEgunez