Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Irudi pertsonala Ile Apainketa eta Kosmetika

Ile Apainketa eta Kosmetika

FamiliaIrudi pertsonala
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Ile-apainketako materiala jasotzea, biltegiratzea eta banatzea, horien kontsumoa eta stocka kontrolatuta.
• Bezeroari prozesuaren fase guztietan arreta ematea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Ilearen eta buruko ile-larruaren egoera egiaztatzea, behaketa-tresnak maneiatuta.
• Lanpostua eta instalazioak prestatzea eta prest jartzea, erabiltzeko egoera ezin hobeetan mantenduta.
• Ilean forma-aldaketa iraunkorrak egitea, ezarritako zehaztapenei jarraituta.
• Ile-zurtoina tindatzea eta koloregabetzea, kosmetikoak, teknikak eta prozedurak hautatuta.
• Ilearen luzera aldatzea, eta, horretarako, tekniken eta ile-mozteko estiloen arabera hautatzea tresnak, osagarriak eta lanabesak.
• Orrazkerak eta orrazkera bilduak egitea, ile-protesiak erabilita edo erabili gabe, bezeroaren beharretara egokituta eta pertsonalizatuta.
• Eskuak, oinak eta azazkalak edertzeko eta zaintzeko manikura- eta pedikura-teknikak aplikatzea.
• Gizonen ile-apainketako eta bizargintzako teknikak egitea, bezeroaren eskariak eta beharrak identifikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Ile-apaintzailea.
• Bizargina.
• Ilea koloratzeko teknikaria.
• Ilearen forma aldatzeko teknikaria.
• Ilea mozteko teknikaria.
• Ile-eranskinetako teknikaria.
• Manikurako teknikaria.
• Pedikurako teknikaria.
• Sektoreko enpresetako merkataritzako agente teknikaria.
• Ile-apainketako enpresetako harreragilea.
• Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek gizarte-erabilerako ile-apainketako prozesuetara zuzentzen diren irudi pertsonaleko enpresetan egiten du lan, eta honako zereginak beteko ditu: zerbitzuak egitea, merkaturatzea, hornikuntzak egitea, kalitatea zaintzea, arriskuen aurrean babestea eta isurketak eta hondakinak kontrolatzea. Besteren kontura egin ohi dute lan, kualifikazio-maila bereko, txikiagoko edo handiagoko beste pertsonekin lan-taldeak osatuta.

     

    Beste ikasketak

    • Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
    • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Ilearen analisia 99
    Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak 168
    Ilea koloratzea 198
    Ile-apainketarako kosmetika 132
    Enpresa eta ekimen sortzailea 63
    Eskuetako eta oinetako estetika 132
    Lantokiko prestakuntza 380
    Laneko prestakuntza eta orientabidea   105
    Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak   99
    Ingeles teknikoa 33
    Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta    105
    Orrazkerak eta orrazkera bilduak 198
    Gizonen ile-apainketa eta estilismoa 99
    Ilea mozteko teknikak 189

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    CIFP Monte Albertia LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez