Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Irudi pertsonala Estetika eta edergintza

Estetika eta edergintza

FamiliaIrudi pertsonala
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Prozesuan zehar bezeroari arreta egiteko, enpresak ezarritako protokolo-arauak aplikatuta eta zerbitzuan kalitatea lortuta.
• Materiala, tresneria eta instalazioak erabilera-baldintza aproposetan mantentzeko.
• Makillaje soziala egiteko, hura pertsonalizatuta eta bezeroaren beharretara egokituta.
• Ilea depilatu eta koloregabetzeko, prozedura mekaniko eta produktu kimiko egokiak erabilita.
• Eskuak, oinak eta azazkalak edertzera eta zaintzera zuzentzen diren manikura- eta pedikura-teknikak aplikatzeko.
• Azazkal artifizialak prestatzeko, bezeroen eskarien araberako teknika eta diseinua banan-banan aplikatuta.
• Lurrinen, usain gozoen eta produktu naturalen inguruan aholkatzeko, bezeroaren ezaugarri pertsonalak, sozialak eta profesionalak kontuan izanda.
• Estetika-kabinako tratamenduaren ondoren egin beharreko zainketen eta bizi-ohitura osasungarrien berri emateko bezeroei.
• Irudi pertsonaleko enpresa baten esparruan produktuak eta zerbitzuak sustatu eta merkaturatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Edergintza-zentroetako eta estetika-kabinetako teknikari estetizista.
• Makillatzailea.
• Azazkal artifizialetako teknikaria.
• Depilazioko teknikaria.
• Manikura eta pedikurako teknikaria.
• Estetika-enpresetako harreragilea.
• Estetikako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.
• Sektoreko enpresetako merkataritza-agentea.
• Lurrin-dendetako eta drogerietako aholkularia edo saltzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek irudi pertsonalarekin zuzenean lotutako enpresa ertain eta txikietan egiten du lan; zehazki, estetikako eta ile-apainketako zerbitzuen sektoreko establezimenduetan, eta, orokorrean, irudi pertsonaleko eta kosmetikako produktuen salmentarekin lotutako establezimenduetan.

 

    Beste ikasketak

    • Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
    • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    • Beltzarantze artifiziala, erradiazio ultramorea erabiliz.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Kabina estetikoko jarduerak   147
    Analisi estetikoa 99
    Estetika eta edergintzarako kosmetologia   132
    Depilazio mekanikoa eta dekolorazioa 165
    Enpresa eta ekimen sortzailea 63
    Esku eta oinetako estetika 132
    Lantokiko prestakuntza 380
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
    Gorputz-irudia eta ohitura osasuntsuak 99
    Ingeles teknikoa 33
    Makillajea 147
    Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta   99
    Lurringintza eta kosmetika naturala 84
    Aurpegiko eta gorputzeko higiene-teknikak  231
    Azazkal artifizialeko teknikak 84

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    CIFP Monte Albertia LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez