Hozteko eta Girotzeko Instalazioak
Familia | Instalazioa eta mantenimendua |
---|---|
Maila | Erdi mailakoa |
Duracion | 2000 ordu |
Betebeharrak
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea. • Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da). Zuzeneko sarrera
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana.
Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)
Lortutako gaitasunak
• Instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko; eskumen-arazoak ebatzita eta bestelako gorabeheren berri emanda.
• Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioekin lotutako sistema elektrikoak, eta erregulazio eta kontrolekoak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan muntatzea, haien funtzionamendua ziurtatuta.
• Hozteko, girotzeko eta aireztatzeko instalazioak mantendu eta muntatzeko mekanizazio- eta lotura-teknikak aplikatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.
• Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak; haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.
• Instalazioen tresneriaren eta elementuen disfuntzioak aurkitu eta diagnostikatzea, beharrezko bitartekoak eskatutako segurtasunaz erabilita eta ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Instalazioen tresneria eta elementuak konpondu, mantendu eta ordezkatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan; funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Irteerak
Irtenbide laboralak
• Instalazio komertzialetako hotz-teknikari instalatzailea.
• Instalazio komertzialetako hotz-teknikari mantentzailea.
• Prozesu industrialetako hotz-teknikari instalatzailea.
• Prozesu industrialetako hotz-teknikari mantentzailea.
• Girotzeko tresneriaren, aireztatzeko/erauzteko tresneriaren, banaketa-sareen eta tresneria terminalaren instalatzailea/muntatzailea.
• Girotzeko tresneriaren, aireztatzeko/erauzteko tresneriaren, banaketa-sareen eta tresneria terminalaren mantentzailea/konpontzailea.
LAN-IRTENBIDEAK:
Profesional honek instalazio termikoak eta fluidokoak muntatu eta mantentzeko enpresetan dihardu, hozte komertzialeko, hozte industrialeko eta girotzeko azpisektoreekin lotutako enpresetan, bai eraikuntza eta obra zibilen sektorean, bai eta sektore industrialean ere.
Beste ikasketak
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
• Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneria manipulatzea.
• Hotz-teknikari profesionala.
• Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluak eta Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren tituluak, biek batera, eraikinetako instalazio termikoetako txartel profesionala ematen dute.
Formazio plana
Modulua (ikasgaia) | Gutxigorabeherako orduak |
---|---|
Hozteko eta girotzeko instalazioen konfigurazioa |
168 |
Enpresa eta ekimen sortzailea |
66 |
Lantokiko prestakuntza |
380 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea |
99 |
Ingeles teknikoa |
33 |
Instalazio elektrikoak eta automatismoak |
231 |
Makina eta tresneria termikoak |
264 |
Merkataritzako hotz-tresneria muntatzea eta mantentzea |
105 |
Girotzeko, aireztatzeko eta erauzteko instalazioak muntatzea eta mantentzea |
189 |
Industriako hotz-instalazioak muntatzea eta mantentzea |
168 |
Instalazioak muntatzeko teknikak |
297 |
Ikastetxeak
Maila | Eredua | Eskaintza | Gehigarria | |
---|---|---|---|---|
CIFP Don Bosco LHII | Erdi mailakoa | A-D eredua | Egunez | 2 ziklo, 3 urte+Eskaintza Partziala+Ethazi |
CIFP Usurbil LHII | Erdi mailakoa | A-B-D eredua | Egunez | 2 ziklo, 3 urte |