Sare-informatika sistemen administrazioa
Familia | Informatika eta komunikazioa |
---|---|
Maila | Goi mailakoa |
Duracion | 2000 ordu |
Betebeharrak
• Batxilergoko titulua edukitzea. • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan). Zuzeneko sarrera
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)
Lortutako gaitasunak
Informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.
• Zerbitzariko sistema eragileak administratzeko, eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzeko eta konfiguratzeko, kalitate-baldintzetan, sistemaren funtzionamendua ziurtatzera begira.
• Sareko zerbitzuak administratzeko (web, mezularitza elektronikoa eta fitxategi-transferentzia, besteak beste), eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzeko eta konfiguratzeko, kalitate-baldintzetan.
• Datu-baseak ezartzeko eta kudeatzeko, eta, eginkizun horretan, kudeaketa-softwarea instalatzeko eta administratzeko, kalitate-baldintzetan, ustiapenaren ezaugarrien arabera.
• Hardware gailuen errendimendua ebaluatzeko, eta hobekuntza-aukerak identifikatzeko, funtzionamendu-beharren arabera.
• Sare telematikoen azpiegitura zehazteko, eta, eginkizun horretan, eskemak egiteko eta tresneria eta elementuak hautatzeko.
• Komunikazio-tresneria sare telematikoen azpiegituretan integratzeko, eta haien konektagarritasuna ziurtatuko duen konfigurazioa zehazteko.
• Erabiltzaileak ustiapen-zehaztapenen arabera administratzeko, eta sarbideak eta sistemaren baliabideen erabilgarritasuna bermatzeko.
• Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzeko eta haren funtzionaltasuna berrezarriko duten neurri zuzentzaileak hartzeko.
• Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzeko eta/edo egiteko (lan horiek programatuz eta betetzen direla egiaztatuz), lan-kargen eta mantentze-planaren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Irteerak
Irtenbide laboralak
• Sistemen administrazioko teknikaria.
• Informatikako arduraduna.
• Internet zerbitzuetako teknikaria.
• Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
• Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
• Telelaguntzako teknikaria.
• Datu-baseen administrazioko teknikaria.
• Sareetako teknikaria.
• Sistemen gainbegiratzailea.
• Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
• Web inguruneetako teknikaria.
LAN-IRTENBIDEAK:
Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sare-azpiegitura (intranet, Internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan.
Beste ikasketak
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
Formazio plana
Modulua (Ikasgaia) | Gutxigorabeherako orduak |
---|---|
Sistema eragileak ezartzea |
264 |
Sareak planifikatzea eta administratzea |
198 |
Hardware oinarriak |
99 |
Datu-baseak kudeatzea |
198 |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak |
132 |
Sistema eragileak administratzea |
120 |
Sareko zerbitzuak eta Internet |
120 |
Web aplikazioak ezartzea |
100 |
Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea |
60 |
Segurtasuna eta erabilgarritasun handia |
100 |
Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua |
50 |
Ingeles teknikoa |
40 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea |
99 |
Enpresa eta ekimen sortzailea |
60 |
Lantokiko prestakuntza |
360 |
Ikastetxeak
Maila | Eredua | Eskaintza | Gehigarria | |
---|---|---|---|---|
IES Zubiri - Manteo BHI | Goi mailakoa | A-D eredua | Egunez | Eleanitza Ingelesa+On-line+Heziketa DUALA |
CIFP Tolosaldea LHII | Goi mailakoa | D eredua | Egunez | Eleanitza + Ethazi |
IES Uni Eibar - Ermua BHI | Goi mailakoa | A eredua | Egunez |