Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Informatika eta komunikazioa Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

FamiliaInformatika eta komunikazioa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea, dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren "usagarritasunaren" eta kalitatearen irizpideak betez.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Irteerak

Irtenbide laboralak

Edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein norberaren kontura, hainbat esparrutako plataforma anitzeko informatika-aplikazioak garatzearen arloan: enpresa- eta negozio-kudeaketa, bezeroekiko harremanak, hezkuntza, aisialdia, gailu mugikorrak eta entretenimendua, besteak beste; intranet, estranet eta Internet irismeneko inguruneetan ezarritako eta garatutako aplikazioak; enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak ezartzea eta egokitzea.
Lanposturik adierazgarrienak dira:
• Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioak garatzea.
• Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
• Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea, eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzea, ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera.
• Datu-baseak kudeatzea, eta, horretarako, horien diseinu logikoa interpretatzea eta datuen osotasuna, konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzea.
• Datu-baseetarako sarbidea duten plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, zehaztapenetara egokitzen diren lengoaiak, tresnak eta liburutegiak erabilita.
• Usagarritasun egokia duten erabiltzaile-interfaze grafiko elkarreragileak garatzea, eta, horretarako, ikus-osagai estandarrak erabiltzea edo berariazko ikus-osagaiak inplementatzea.
• Prozesu anitzeko eta hari anitzeko aplikazioak garatzea, berariazko programazioko teknikak eta liburutegiak erabilita.
• ERP-CRM sistemen ezarpenean parte hartzea, horren moduluetako bakoitzaren erabilgarritasuna ebaluatuta.
• ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa kudeatzea eta haren osotasuna bermatzea.
• ERP-CRM sistema baterako osagai pertsonalizatuak garatzea, eskakizunei erreparatuta.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita. 

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Informatika-sistemak

165

Datu-baseak

198

Programazioa

264

Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak

132

Garapen-inguruneak

99

Datu-atzipena

120

Interfazeen garapena

140

Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak

100

Zerbitzu eta prozesuen programazioa

80

Enpresa-kudeaketako sistemak

100

Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko proiektua

50 

Ingeles teknikoa 

33 

Laneko prestakuntza eta orientabidea 

99 

Enpresa eta ekimen sortzailea 

60 

Lantokiko prestakuntza 

360 

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez2 ziklo, 3 urte
IES Uni Eibar - Ermua BHIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza Ingelesa