Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Eraikuntza eta obra zibilak Barnealdeetako, Dekorazioko eta Birgaitzeko Obrak

Barnealdeetako, Dekorazioko eta Birgaitzeko Obrak

FamiliaEraikuntza eta obra zibilak
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Partizioak eta estradosak egitea, aurrefabrikatutako xaflak muntatuta eta horien posizioa, finkapena, lautasuna eta amaierako akabera egiaztatuta.
• Pieza aurrefabrikatuekin sabai esekiak egitea, euste-elementuak, tiranteak, profilak eta xaflak zuinkatuta eta muntatuta.
• Zoru teknikoak eta holtzak instalatzea eta, horretarako, horien elementuen kokalekua zuinkatzea eta euskarriak, profilak, zoladura-piezak eta instalazioetarako erregistroak muntatzea.
• Eraikuntza-akaberetan oreekin eta morteroekin estaldura-lanak egitea, eta, hala, zarpiatuak, entokadurak, luzituak eta emokadurak egitea.
• Paramentu bertikalak eta horizontalak material arinekin egitea (paperarekin, ehunekin, zurarekin, plastikoarekin, metalekin eta abar), eta, horretarako, euskarriak prestatzea, orriak eta/edo piezak finkatzea eta loturak eta junturak ebaztea.
• Eraikuntza-elementuetan pinturekin, esmalteekin eta bernizekin akaberak egiteak, eta, eginkizun horretan, euskarriak prestatzea, nahasketak egitea eta zehaztutako geruzak aplikatzea, eskuko prozeduren eta prozedura mekanikoen bidez.
• Paramentu horizontalak eta bertikalak estaltzea, eta horretarako, pieza zurrunen, xaflatzeen eta alikatatzeen bidezko zoladura-lanak egitea eta lautasuna eta junturen ezarpen egokia ziurtatzea.
• Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko lanak antolatzea, eta, zeregin horretan, jarduerak planifikatzea eta materialak, giza baliabideak, bitartekoak eta tresneria esleitzea eta egokitzea.
• Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko lanen aurrekontuak egitea, obra-unitateak neurtuta eta baloratuta.
• Eraikuntza-planoak interpretatzea, haren elementuak identifikatuta eta dimentsioak lortuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Taldeburua eta/edo arduraduna.
• Fatxadako estaldura jarraituen aplikatzailea.
• Eraikuntzako entokatzailea.
• Alikatatze-zolatzailea.
• Igeltsu ijeztuko plaken eta sabai aizunen instalatzailea.
• Igeltsu xaflatuzko plaken junturagilea.
• Eraikuntzako aurrefabrikatu arinen jartzailea.
• Zoladura arinen jartzailea, oro har.
• Moketa-jartzailea.
• Zoladura goratu erregistragarrien instalatzailea.
• Holtzetako eta paneleztatze teknikoetako sistemen instalatzailea.
• Pintorea eta/edo papereztatzailea.
• Barnealdeetako pintorea.
• Barnealdeetako pintore dekoratzailea.
• Obrako pintorea.
• Eraikuntza-fatxadetako pintorea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek eraikuntzaren sektorean dihardu, eraikuntzako enpresa txiki, ertain eta handietan, eta administrazio publikoetan, besteren nahiz norberaren kontura; eraikuntzan eta obra zibilean eraikitzeko, birgaitzeko, mantentzeko eta eraberritzeko barnealdeetako eta dekorazioko lanak egiten.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)
gutxigorabeherako orduka
Eraikuntza 132
Enpresa eta ekimen sortzailea   63
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea   105
Ingeles teknikoa 33
Eraikuntza-planoen interpretazioa 99
Holtz eta zoru teknikoak 84
Barnealde-, dekorazio eta birgaikuntza-lanen antolamendua  99
Partizio aurrefabrikatuak 264
Eraikuntzako dekorazio-pintura 165
Estaldura jarraituak 189
Estaldura arinak 99
Zolatze-, alikatatze- eta xaflatze-lanak 189
Sabai esekiak 99

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
LHII EAGI Erdi mailakoaA-D ereduaEgunez