Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Telekomunikabide eta informatika sistemak

Telekomunikabide eta informatika sistemak

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Telekomunikazio-instalazioen edo -sistemen proiektuak garatzeko, txostenak eta zehaztapenak lantzeko datuak eta ezaugarriak lortuta.
• Instalazioen, tresneriaren eta elementuen parametroak kalkulatzeko, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak beteta.
• Telekomunikazio-instalazioak eta -sistemak zehaztapenen eta arauzko aginduen arabera konfiguratzeko.
• Telekomunikazio-instalazioen eta -sistemen muntaia planifikatzeko, dokumentazio teknikoaren eta obra-baldinzten arabera.
• Obraren muntaia-programatik eta plan orokorretik abiatuta, instalazioen muntaia abian jartzeko.
• Instalazioak eta sistemak muntatzeko prozesuak ikuskatzeko eta/edo gainbegiratzeko, obra-baldintzetara egokitzen diren egiaztatzeko eta haien aurrerapena kontrolatzeko, enpresaren helburuak betetzera begira.
• Mantentze-lanak planifikatzeko, arauditik, instalazioaren baldintzetatik eta fabrikatzaileen gomendioetatik abiatuta.
• Instalazioak mantentzeko prozesuak ikuskatzeko eta/edo gauzatzeko, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Telekomunikazio-instalazioak eta -tresneria zerbitzuan jartzeko, eskakizunak betetzen direla ikuskatu, eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatu ondoren.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako proiektugile laguntzailea.
• Telekomunikazio-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.
• Telekomunikazio-instalazioetako obra-burua.
• Produkzio-estudioetan irrati- eta telebista-sistemetako tresneriak eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
• Irratidifusio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
• Segurtasun elektronikoko sistemetako eta telebista-zirkuitu itxietako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
• Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria gainbegiratzeko, instalatzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
• Irrati-loturako sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
• Informatika-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek telekomunikazioetara, sistemen integraziora, banda zabaleko sareetara, sare telematikoetara eta ikus-entzunezko baliabideetara zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, proiektuen garatzaile gisa, sistemen integratzaile gisa eta instalazioak eta azpiegiturak muntatzeko eta mantentzeko lanen ikuskatzaile gisa, bere kontura zein besteren kontura.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Telekomunikazio-sistemetako azpiegituren konfigurazioa   132
Telekomunikazio-sistemetako elementuak 132
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Telekomunikazio-instalazioetako proiektuen kudeaketa 66
Ingeles teknikoa 40
Telekomunikazio- eta informatika-sistemetako proiektua 50
Sare telematikoak 140
Ikus-entzunezkoen produkzio-sistemak 120
Irrati-komunikazioen sistemak 120
Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak 132
Informatika-sistemak eta sare lokalak 231
Sistema integratuak eta etxe digitala 120
Telekomunikazio-azpiegituretako teknikak eta prozesuak 198

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
CIFP Armeria Eskola LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza Ingelesa