Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea

Hemen zaude: Hasiera Fitxategiak Sarbide proba 2012-13

Sarbide proba 2012-13

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
228. zk.
2012ko azaroaren 26a, astelehena
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5192
EBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako 
heziketa-zikloetan sartzeko 2012-2013 ikasturteko proba-deialdia egiten duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Aginduak arautzen 
du nola sartu Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan. Agindu horren 2.1 artikuluak, berriz, ezartzen 
du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtean behin, gutxienez, deialdia egingo duela 
heziketa-zikloetarako sarrera-probak egiteko.
Horren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Deialdia.
Dei egiten da Lanbide Heziketako goi-mailako eta erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko 
probak egiteko 2012-2013 ikasturtean. Izan ere, proba horiek aipatzen dira Lanbide Heziketako 
heziketa-zikloetako sarbidea arautzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko 
apirilaren 13an eman zuen Aginduaren 2.1 artikuluan.
2. artikulua.– Izen-emateak eta informazioa.
1.– Proba egiteko, izangaiek 2013ko urtarrilaren 14tik 23ra bitartean –egun biak barne– eman 
beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxeren 
batean, horretarako Hezkuntza Sailak diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez. Matrikula 
egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. 
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu 
betegina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen 
bitartez ordaindu ahal izango da. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan. 
2013ko urtarrilaren 25a izango da azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna.
2.– Probarako izena ematen denean, salbuespenak eskatuko dira, halakorik eskatu behar bada, 
eta horien gaineko agiriak aurkeztu beharko dira. Era berean, izangaiek adierazi beharko dute zein 
lurralde aukeratzen duten ziurtagiriak jasotzeko eta espedientea artxibatzeko. Izena emateko aldia 
amaituta, ezin izango da ezer aldatu proban eragiten duten datuetan.
3.– Izena emateko aldia amaitu eta bi eguneko epearen barruan, izena eman duten ikasleen 
sarrera-probari buruzko agiriak helaraziko dizkio ikastetxeak Lanbide Heziketako lurralde-unitateari.
4.– Izen-emateak jaso dituen ikastetxeak eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek informazioa 
emango diete interesdunei: heziketa-zikloetan sartzeko baldintzak, salbuespen-eskaerak, eskaerak 
egiteko egunak, proben edukia eta abar.
5.– Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean sarrera-probak egiteko izena eman autonomia-
erkidego batean baino gehiagotan. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko 
du berekin. Egoera hori egiaztatzeko, I. eranskinean jasotzen den aitorpena bete beharko da.
2012/5192 (6/1)

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
228. zk.
2012ko azaroaren 26a, astelehena
3. artikulua.– Salbuespenak ebaztea, eta onartu eta baztertutakoen zerrenda.
2013ko martxoaren 15ean, salbuespenen behin-behineko ebazpena, eta proba egiteko onartu 
eta baztertutakoen zerrenda argitaratuko dira ikastetxe hauetako iragarki-tauletan:
Araba: IEFPS Mendizabala GLHBI, Lasarteko errepidea, z/g (Vitoria-Gasteiz).
Bizkaia: IES Emilio Campuzano BHI, Santos Juanes kalea, 7 (Bilbao).
Gipuzkoa: Easo GMLHI, Felipe IV etorbidea, 1 (Donostia).
Eta web orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/lanbidez
Martxoaren 18an eta 19an, salbuespenei buruzko ebazpenarekin eta onartu eta baztertutakoen 
zerrendarekin lotutako erreklamazioak egin ahal izango dira artikulu honetan aipatutako 
ikastetxeetako idazkaritzetan. Era berean, salbuespenen behin-behineko zerrendan adierazitako 
agiriak osatu ahal izango dira.
Apirilaren 12ko 12:00etan argitaratuko dira proba egiteko onartu eta baztertutakoen behin betiko 
zerrendak, baita salbuespenenak ere.
4. artikulua.– Heziketa-zikloetan sartzeko izena eman duten ikasleek salbuesteko aurkeztu 
beharreko agiriak, baldin eta izena emateko orduan erdi-mailako zikloren edo hasierako lanbide-
kualifikazioko programaren batean matrikulatuta badaude.
2013ko ekainaren 3tik 5eko 12:00etara bitartean, dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko 
proban izena emanda duten ikasleek izena emanda badute erdi-mailako zikloren batean edo 
hasierako  lanbide-kualifikazioko  programaren  batean  matrikulatuta  badaude,  eskatutako 
salbuespenei buruzko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte proban izena emateko epean, betiere 
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko apirilaren 13an emandako Aginduaren 
xedapen gehigarrietatik bigarrena betetzeko (agindu horren bidez, Lanbide Heziketako heziketa-
zikloetan sartzeko modua arautzen da, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 
2010eko azaroaren 15eko aginduak aldatzen du).
Dokumentazio hori 3. artikuluan aipatutako ikastetxeetako idazkaritzetan aurkeztu beharko dute 
Heziketa-zikloa edo HLPP Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastetxeren batean ikasten 
duten ikasleek. Horretarako, II. eranskinean adierazten den eredua erabili beharko da.
Heziketa-zikloa edo HLPP Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeren batean ikasten duten 
ikasleen kasuan, zein ikastetxetan dauden matrikulatuta, ikastetxe horrek helaraziko dizkio 
datu horiek epaimahaiari, horretarako daukaten aplikazioaren bitartez. Horretarako, ikastetxeak 
jakinarazpen  bat  jasoko  du  ikastetxeko  helbide  elektroniko  ofizialaren  bitartez,  eta  bertan 
jakinaraziko zaio atal horrek eragindako ikasleak dituela.
Ekainaren 6ko 12:00etan argitaratuko da artikulu honek aipatzen dituen ikasleen zerrenda, hain 
zuzen ere salbuetsita geratzen diren ikasleena.
2012/5192 (6/2)

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
228. zk.
2012ko azaroaren 26a, astelehena
5. artikulua.– Probak egitea.
1.– Egin beharreko proben egutegia.
Erdi-mailako hz 
Goi-mailako hz 
Eguna/ordua 
Soziolinguistika eta Matematika 
Zati komuna 
Maiatzaren 9ko 16:00ak 
Zientifiko teknikoa 
Zati espezifikoa 
Ekainaren 7ko 16:00ak 
2.– Probak non egingo diren.
Bilbao Exhibition Centre, Euskadi hiribidea z/g (Ansio, Barakaldo). Oraindik ez da zehaztu zein 
pabiloitan.
3. artikuluan adierazitako ikastetxeetako idazkaritzek zaindu egin beharko dituzte lurralde 
bakoitzeko ariketak, kalifikazioak eta ikasleen espedienteak.
Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak egingo ditu prozesuaren gaineko ikuskaritza- eta 
aholkularitza-lanak.
6. artikulua.– Probaren emaitzak eta erreklamazioak.
Proben emaitzak 2013ko ekainaren 20ko 12:00etan argitaratuko dira ebazpen honen 3. 
artikuluan adierazitako tokietan. Une horretatik aurrera eta ekainaren 21eko 13:00ak arte, 
erreklamazioak egiteko epea irekiko da; erreklamazioak, berriz, ebazpen honetako 3. artikuluan 
aipatutako ikastetxeetako idazkaritzan egingo dira.
Erreklamazioen ebazpena ere aipatutako tokietan jarriko da 2013ko ekainaren 27ko 11:00etan.
7. artikulua.– Proben ziurtagiriak.
Proba guztiak gainditzen duten ikasleek egiaztagiriak eskuratu ahal izango dituzte 2013ko 
ekainaren 20tik aurrera. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, 
emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, 
berriz, ekainaren 25etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien 
egiaztagiriak.
8. artikulua.– Plazak gordetzea.
Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztien % 25 gordeko zaie. Plaza 
horiek guztiak ez badira betetzen probatik datozen ikasleekin, soberan direnak gehitu egingo 
zaizkie zuzenean sartzen direnei eskainitakoei.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Ebazpen honetan prozedura-gaietarako arautzen ez denerako, azaroaren 26ko 
30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, ordezko modura (30/1992 Legea, Herri Administrazioen 
Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren 
biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.
Lanbide Heziketako zuzendaria,
MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.
2012/5192 (6/3)

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
228. zk.
2012ko azaroaren 26a, astelehena
I. ERANSKINA 
LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBAK 
2012-2013 ikasturteko deialdia 
………………………………………………………………………………………………..jaunak/andreak 
(Interesdunaren izen-abizenak) 
NAN zk..…………………………duenak, lanbide-heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probetan 
eman du izena, eta 
ZINPEAN EDO PROMESPEAN AITORTZEN DU: 
Ikasturte honetan ez duela aldi berean izena emango beste hezkuntza-administrazio batek 
deitutako Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko probetan. 
……………………………………20... ko……………………………….aren …..a. 
Izpta.: ………………………….. 
2012/5192 (6/4)

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
228. zk.
2012ko azaroaren 26a, astelehena
II. ERANSKINA 
ZIURTAGIRI-EREDUA, ERDI MAILAKO LANBIDE-ZIKLOREN BATEKO 2. MAILAN 
MATRIKULATUTAKO IKASLEENTZAT 
Izen-abizenak…….……………………………….…………….NAN:……………………………..……………. 
……………………………………………………………………………..………………ikastetxeko idazkariak 
Hau egiaztatzen du: 
…………………..……………………………………….……….ikaslea –NAN zk.: ………………………… – 
…………….………………………………………….… heziketa-zikloko 2. mailan matrikulatuta dagoela; 
heziketa-ziklo hori, berriz, ……………………………….., EDk arautzen du. Ikasle horrek lanbide-
modulu guztiak eta lantokiko prestakuntza gainditu ditu, eta indarrean diren eskakizunak betetzen ditu 
titulu hau lortzeko: ………………………………………………………………………………………………... 
………………..………, 20  (e)ko …………..……… ren ………a. 
Ontzat emana: zuzendaria 
Idazkaria 
Izpta.: 
Izpta.:
2012/5192 (6/5)

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
228. zk.
2012ko azaroaren 26a, astelehena
ZIURTAGIRI-EREDUA, HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAKO PROGRAMAREN BATEKO 2. 
MAILAN MATRIKULATUTAKO IKASLEENTZAT 
Izen-abizenak: …………………………………………………………………NAN: …………………………... 
…………………………………………………………………………..….ikastetxeko/erakundeko idazkariak 
Hau egiaztatzen du: 
…………………..……………… ikaslea –NAN: …………………….….– matrikulatuta dagoela Hasierako 
Lanbide Prestakuntza Programa honetako 2. mailan: ………………………… ……………………. , eta 
honen bidez arautzen dela programa hori (1) …………………………….……………………..……………: 
(Bete dagokiona) 
 Derrigorrez egin beharreko modulu guztiak gainditu ditu, eta lantokiko prestakuntza ere bai; beraz, 
indarrean diren eskakizunak betetzen ditu, programa hori gainditu duela egiaztatzen duen ziurtagiria 
lortzeko. 
Lortutako batez besteko kalifikazioa: …………………
 Borondatezko moduluetan kalifikazio hauek lortu ditu: 
 
Kalifikazio kualitatiboa 
Kalifikazioa zenbakitan 
  
Komunikazio- eremua 
  
Hizkuntza-eremua  
Zientzia- eta teknologia-
  
eremua  
………………..………, 20  (e)ko …………..……… ren ………a. 
Ontzat emana: zuzendariak 
Idazkariak 
Izpta.: 
Izpta.: 
  
(1) Adierazi zein arautegik arautzen duen programa hori. 
2012/5192 (6/6)