
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 13koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Teknikariaren edo Goi-mailako Teknikariaren tituluak lortzeko 2025eko probetarako deialdia egiten duena.
1. artikulua.– Deialdiaren xedea.
Euskal Autonomia Erkidegoan Teknikariaren edo Goi-mailako Teknikariaren tituluak lortzeko 2024ko probetarako deialdia egitea, deialdi honetan aurkezten diren zikloan aldez aurretik matrikulatuta egon diren eta dagokion artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat.
EPEA:
4. artikulua.– Eskakizunak.
1.– Interesdunek, ebazpen honen xede diren probak egin ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 24ko Aginduan ezarritako sarbide-eskakizunak (I. eranskineko hirugarren jarraibidea) bete beharko dituzte, zeinaren bidez ezartzen baitira 2023-2024 ikasturterako izena emateko eskaerak aurkezteko, berauek onartzeko eta matrikula egiteko epeak biltzen dituen egutegi komuna.
2.– Gainera, matrikulatu diren zikloko berariazko moduluak gaindituta eduki beharko dituzte, gutxienez 500 ordukoak.
3.– Aurrematrikula-epea amaitu arte egiaztatu ahal izango dira eskakizunak, hurrengo paragrafoan adierazitakoa salbu.
4.– Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietatik datozen pertsonek proba libreak egiteko deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, nahiz eta aurrematrikula egiteko epean lehenago aipatutako sarbide-eskakizunak ez bete; azterketak egiteko, ordea, sarbide-eskakizun horiek bete beharko dituzte, eta probak egin aurretik justifikatu beharko dute eskakizunok betetzen dituztela. Aipatutako deialdietatik datorren pertsona batek modulu bat edo gehiago egin eta gainditzen baditu eskakizun horiek bete gabe, haren matrikula automatikoki ezereztuko da, eta egindako azterketak baliogabetuko dira.
5.– Halaber, Teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, ezinbestekoa da gutxienez hemezortzi urte izatea 2025eko abenduaren 31 baino lehen; Goi-mailako Teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, berriz, gutxienez hogei urte izatea, 2025eko abenduaren 31 baino lehen, edo hemeretzi urte izatea, Teknikariaren titulua baldin badute.
6.– 659/2023 Errege Dekretuaren 141.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, proba horiei dagokienez, pertsona batek ezingo du titulu bat lortzeko probetan matrikula egin lanbide-modulu berean edo beretan, edozein modalitatetan eta edozein autonomia-erkidegotan, ohiko matrikula egiten duen urte akademikoan.
Bikoiztasun hori identifikatuz gero, inplikatutako administrazio eskudunek matrikula guztiak baliogabetuko dituzte. Eskakizun hori betetzen dela azaltzen duen zinpeko adierazpena jasoko da matrikula eskatzeko dokumentuan.
Bateraezintasun hori ez zaie aplikatuko 2024-2025 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, baldin eta, aurrematrikulazio-epea bukatu baino lehen, lanbide-moduluren batean agortu badute Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 51.4 artikuluan ezarritako gehieneko deialdi kopurua.
Aurrematrikulazioa egitean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Erroldatze-ziurtagiria: eskatzailea EAEn bizi bada, ofizioz egiaztatuko da erroldatze-agiria, horretarako baimena ematen badu. Bestela, aurkeztu beharko du.
Basauri (015), Bermeo (017), Leioa (054), Ortuella (083), Mungia (069) eta Usansolon (916) erroldatutako eskatzaileek, bai eta EAEtik kanpo bizi direnek ere, aurreko paragrafoan aipatutako erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Ziurtagiri horrek, gehienez, hiru hilabeteko antzinatasuna izango du.
Edozein kasutan, agiri hau ez aurkezteak ez dakar berarekin prozesutik kanpo geratzea. Izan ere, baremazioari baino ez dio eragingo.
• Ikasketa-espedientea edo sarbide-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko dokumentua: beharrezkoa izango da sarbide-betekizunak betetzen direla egiaztatzeko eta baremazioan lehentasuna izateko aukera izateko. (Oharra: EAEn 2015-2016 ikasturtetik aurrera, ikasturte hori barnean dela, lanbide-heziketako heziketa-zikloak egin dituztenek ez dute ikasketa-espedienterik aurkeztu behar).
• Moduluen eta prezio publikoaren salbuespenak eta hobariak justifikatzeko dokumentazioa.
11. artikulua.– Egutegia.
- Aurrematrikulazio-epea Martxoaren 11tik 18ra
- Esleipendunen behin-behineko zerrendak Apirilaren 8a
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak Apirilaren 11ra arte
- Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak Maiatzaren 7a
- Prezio publikoa ordaintzea Maiatzaren 14ra arte
- Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak Maiatzaren 21a
- Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdietatik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoa ordaintzea. Maiatzaren 30etik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte.
- Probak egiteko epea Ekaina
Informazio gehiago: hemen klik eginda