Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Somos Las FP, Futuras Profesionales

2023-03-24T12:13:00+01:00 2023-03-24T12:13:00+01:00 2023-03-24T12:13:00+01:00
Somos Las FP, Futuras Profesionales

Orain arte, guk dakigula, inoiz ez zaie galdetu emakume gazteei, gure emakumezko talentuari, zer pentsatzen duten, zerk kezkatzen dituen, zergatik ez duten aukeratzen Lanbide Heziketa tekniko-industriala, LHko STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) deritzona. Zer ekarpen egin behar die STEAMLHk emakume gazteei, erakartzeko? Zergatik aukeratzen dituzte horiek beste bide batzuk? Nola ikusten dute euren etorkizuna epe laburrera eta luzera? Hori dela eta, balio erantsi hau emango dugu proiektu honen bidez: gizarteari ideia horiek, pentsamendu horiek ezagutaraztea, eta saiatzea enpresek, ikastetxeek, erakundeek eta, oro har, gizarteak datu horietan oinarrituta gogoeta egin eta jardun dezaten.

Genero-estereotipoak desagerrarazi nahi ditugu

Protagonisten erantzunak abiapuntu hartuta, hainbat neurri proposatuko ditugu, genero-estereotipoak oztopo izan ez daitezen STEAM prestakuntza-zikloak aukeratzeko garaian. Ondoren, neurri horietan oinarrituta, gidak eta ikus-entzunezko materialak sortuko dira,  genero-estereotipoak gainditzeko.

https://www.somoslasfp.eus/eu