Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

2021-12-14T17:20:00+01:00 2021-12-14T17:20:00+01:00 2021-12-14T17:20:00+01:00
LHko Tituluak Eskuratzeko Proba Libreak

2022 urterako proben deialdia, 2021/11/25eko EBAZPENA (leiho berri batean irekitzen da), argitaratu zen EHAAn, deialdi horretan honako proba hauek agertzen dira:

• Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako lanbide-heziketako tituluak, eskaintzaren edozein modalitatetan ematen direnak, eskuratzeko probak (1/1990 Lege Organikoa, LOGSE Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzkoa).

1/1990 Lege Organikotik eratorritako heziketa-ziklo horiek, gaur egun modu presentzialean emandakoak izan daitezke, edo iraungitze-fasean egon daitezke Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako lanbide-heziketako titulu berriak ezarri direlako.

Horrenbestez, LOGSE ziklo hauetarako deitzen dira proba libreak:

– LOGSE zikloak, 2021-2022 ikasturtean modu presentzialean ematen direnak. I. eranskina (leiho berri batean irekitzen da)

– Iraungitze-fasean dauden LOGSE zikloak. II. eranskina (leiho berri batean irekitzen da). Ziklo horietarako deialdiak egingo dira bai ziklo horien ordezko LOE heziketa-zikloak ezartzen diren ikasturtean bertan, bai hurrengoan, hala adierazten baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko otsailaren 19ko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean.

• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako lanbide-heziketako tituluak eskuratzeko probak, lege horretatik eratorritako lanbide-heziketako titulu bat eskuratzeko interesa dutenei zuzenduak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako modalitate presentzialeko hezkuntza-eskaintzaren parte direnak 2021-2022 ikasturtean..

FASEAK DATAK
- Aurrematrikulazio-epea 2022ko urtarrilaren 10etik 21era
- Esleipendunen behin-behineko zerrendak 2022ko urtarrilaren 28a
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak    2022ko otsailaren 4ra arte
Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak 2022ko otsailaren 11a
Prezio publikoa ordaintzea 2022ko otsailaren 22ra arte
Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak 2022ko martxoaren 2a
- Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea Maiatzaren 19tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
Probak egiteko aldia  2022ko ekainaren 1etik 30era

Informazio Gehiago: https://www.euskadi.eus/informazioa/lhko-tituluak-eskuratzeko-proba-libreak/web01-a2hlanhz/eu/