Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

LEHEN AUKERA 2025

2025-06-06T06:38:00+02:00 2025-06-06T06:38:00+02:00 2025-06-06T06:38:00+02:00
LEHEN AUKERA 2025

Lehen Aukera izeneko programak neurri-sorta bat jasotzen du, 30 urtez azpiko pertsonen enplegarritasuna hobetzeko eta laneratzea sendotzeko, haien lehenengo esperientzia profesionalaren bitartez. Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkie enpresei, beren titulazioarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak kontratatu ditzaten.

 Haseratik kontuan hartzekoak IKASLAN GIPUZKOA edo ENTITATE KOLABORATZAILE BATEN BIDEZ eginez gero bete beharrekoak:

 Enpresentzat:

 

    - Dirulaguntza eskaera guztiak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira

    - EAEn dauden lan-zentroetako lanpostuetan jarduteko lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten lanbide-praktika eskuratzeko prestakuntza-kontratuak.

    - Lanaldi osoa edo partziala (inoiz ez ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoa).

    - Kontratazioek enplegu sorrera garbia eragin beharko dute (azken 6 hilabetetako langilegoaren media igo beharko du kontratazio honek).

    - Prestakuntza duala egin duten ikasleak izan daitezke onuradunak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako titulua lortzeko prestakuntza denean.

    - Lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sistemako datubasean identifikatuta dauden pertsonei.

 

Pertsonak -ikasleak:

 

- Dagokion zerbitzu publikoan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea, eta kontratua hasiaurreko egunean langabezian egotea

-  Lanbiden amaitu berri duen ikasketaren tituluaren ordainagiria aurkeztu beharko du bere profila eguneratzeko (orientatzailearekin txanda hartu beharko du Lanbiden).

 

Oharrak:

Nafarroako ikasleak onuradun izan daitezke baina Nafarroako enpresa edo Erakundeak ez.

  • Ikastetxeak esango dio ikasleari noiz pasa ahal izango duen tituluaren bila (eta beraz, hortik aurrera hasiko da kontratazio prozesua).

- Kontratazio mota honek baldintza batzuk bete behar ditu:

Diapositiva17.JPG

Diapositiva18.JPG

Diapositiva19.JPG

Diapositiva20.JPG

 

Ikaslan Gipuzkoa Entitate kolaboratzailearen datuak:

Diapositiva10.JPG

Info +: https://www.lanbide.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2024/lak-2024/weblan00-content/es/