
Otsailaren 17an Lasarte Berritzeguneko esparruko ikastetxeetako orientatzaileekin Lanbide Heziketak saioa egin zen Usurbilgo Lanbide Heziketa Integratuan. Ikaslan Gipuzkoak Lanbide Heziketa Informazio-Orientazio programa abian dauka eta orientatzaileei Lanbide Heziketa Informazioa emateaz gain 4. DBHko eta 2. Batxilerreko ikasleekin ere egiten dira horrelako saioak. Azken aldian Guraso Elkarteetatik ere eskaerak jaso ditugu, informazio saioetan parte hartzeko. Lanbide Heziketak badu etorkizuna!
Lanbide Heziketako Informazio saioetan azaltzen dena da:
- Lanbide Heziketari begirada bat
- LH nola antolatzen da
- LHra sarrera eta gutxieneko nota
- Tituluak eta aukerak
- Inguruko eskaintza
- Praktikak-Duala-Erasmus+
Ikaslan Gipuzkoak ateak zabalik ditu Lanbide Heziketak eskaintzen duena azaltzeko eta ikustarazteko. Informazio Saio hauetan interesatuta bazaudete deitu gure telefonora 943 37 65 32 edo eskaera egin gure web orriaren bitartez "on-line kontsulta" erabilita.