
Ikaslan Gipuzkoatik hasi gara Lanbide Heziketako informazio saioak ematen. Bertan azaltzen dugu:
- Lanbide Heziketari begirada bat
- LH nola antolatzen da
- LHra sarrera eta gutxieneko nota
- Tituluak eta aukerak
- Inguruko eskaintza
- Praktikak-Duala-Erasmus+
2024-2025 ikasturterako 50 saio baino gehiago eskainiko dira, DBH-Batxi edo Hezlduen Hezkuntzako ikasleentzat, Familientzat, orientatzaile-tutoreentzat eta enpresentzat. 1.000 ikaslek, 245 familiak, 104 orientatzeila-tutorek eta 30 enpresak izango dute Lanbide Heziketako informazio zuzena.
Ikaslan Gipuzkoaren helburua da Lanbide Heziketako sistema berria ezagutzea eta dauden estereotipoak gainditzeko bideak erakustea. Lanbide Heziketa aukera paregabea da!
Pasatu ditugun ikastetxeak: Bidebieta HHI, Bizarain BHI, SUMA Ikastetxea eta Urretxu Zumarraga Ikastola
Parte hartzaileek oso ongi baloratzen dute ekimena, 8.87ko puntuazioa emanez eta urtero egin beharreko ekimena izatea hobesten dute.
Informazio saioen eskaera egiteko: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd4TeMDhKN25hhqj6npxBLfUaBllyUhH9L4knbxb84qKomLAQ/viewform