Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Komunitatea elkartegintzatik eraikiz

2025-01-22T10:01:03+01:00 2025-01-22T10:01:03+01:00 2025-01-22T10:01:03+01:00
Komunitatea elkartegintzatik eraikiz

Gipuzkoa betidanik izan da izaera komunitario handiko lurraldea.

Baina, egungo indibidualismoak eta kontsumismoak kontrako norantzan eragiten dute, errealitate sozial berriak sortzen ari diren bitartean, hala nola, nahi ez den bakardadea, mendekotasun eta desberdintasun berriak, edo konpromisorik eza, besteak beste.

Erronka sozial berri horien aurrean, elkartegintza funtsezkoa da gizarte bidezkoago eta iraunkorrago bat, kohesio handiagokoa eta solidarioagoa garatzeko. Elkartegintza funtsezko eragilea da pertsonen ongizate integralean aurrera egitearen aldeko apustua egiten duen gizartearen balio komunitarioak indartzeko, horixe baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Plan Estrategikoaren helburu nagusia.

Besteak beste, belaunaldien arteko erreleboaren erronkei, lidergoari edo elkartegintzan lankidetzan aritzearen kulturari heltzeko, "Komunitatea elkartegintzatik eraikiz" jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gipuzkoaren Balio Komunitarioak Indartzeko Estrategia diseinatzeko, erronkak eta ekintza-ildoak identifikatzeko asmoz antolatutako topaketa sorta bateko lehena izango

Jardunaldia
*       09:00 Irekiera instituzionala – Eider Mendoza – Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
*       09:15 Irekiera hitzaldia: Andoni Eizagirre.
*       09:50 Hitzaldia: Elkartegintzaren erronka eta egungo eztabaidetara hurbilpena – Deustoko unibertsitatea.
*       10:25 Atsedena – Kafea.
*       11:00 Mahai-ingurua: Komunitatea aberasten duten pertsonak.
*       11:45 Hitzaldia: Komunitatea eta konpromezurako gakoak, nire esperientziatik – Pilar Kaltzada.
*       12:15 Mahai ingurua: Elkarteen arteko lankidetza epe luzerako jasangarritasunerako.


TALDE DINAMIKA
Arratsaldeko lan saioak elkartegintza sustatzeko estrategia baten oinarriak kolektiboki sortzeko helburua izango du. Komunitateetan eragiteko ahalmena duten eragileekin taldekako lanketak egingo dira erronka ulertu, etorkizuneko ikuspegi desiragarria marraztu, eta, bide horri ekiteko lan-ildo eta ekintza-proposamenak sortzeko. Taldeek, ondorengo hiru gaien artetik bana jorratuko dute:

Pertsonak, lidergoa, motibazioa, konprometitzeko modu berriak.
Elkarteen elkarteak, sareak, lankidetza...
Ekimenen eta elkarteen jasangarritasuna, inpaktua epe luzera, baliabideak...
 
*       14:30 Testuingurua eta ongietorria – DOT.
*       15:00 Talde dinamika.
*       17:30 Bideoa: Elkartegintzaren erronkak.
*       18:00 Ondorioen elkarbanatzea – DOT.
*       18:15 Itxiera instituzionala – Irune Berasaluze.
*       18:30 Amaiera.

"Gipuzkoan 1231 erakunde aritzen gara, hauetatik %90,9 elkarteak gara "( Martin Zuñiga – Elkartegintzaren erronka eta egungo eztabaidetara hurbilpena – Deustoko unibertsitatea.)

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/plaza

WhatsApp Image 2025-01-22 at 09.45.03.jpeg