Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Ikaslan Sareko 57 Ikastetxek ERASMUS+ ECHE gutuna lortu dute

2021-02-02T17:10:59+01:00 2021-02-02T17:10:59+01:00 2021-02-02T17:10:59+01:00
Ikaslan Sareko 57 Ikastetxek ERASMUS+ ECHE gutuna lortu dute

IKASLAN Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko 57 ikastetxek ERASMUS+ ECHE gutuna lortu dute

 

ERASMUS+ egitasmoaren baitan lortutako ECHE (Erasmus Charter for Higher Education) eskutitz honi esker, IKASLAN LH sare publikoko Goi Mailako LH zikloetako ikasleentzat ERASMUS + programako 2300 beka baino gehiago gauzatu ahal izango dira.

 

Urtero, Europako Batzordeak bere ERASMUS+ek agentzia nazionalen bidez (Espainiako kasuan SEPIE) proposamen-deialdi bat argitaratzen du, eta bertan ezartzen dira ECHE eskutitza lortzeko bete beharreko baldintzak eta kalitate-irizpideak. Erasmus+ programan parte hartu ahal izateko,  goi-mailako zikloak ematen dituzten lanbide-heziketako ikastetxe guztiek derrigorrez lortu beharrekoa da ECHE gutuna.

 

Gutuna Erasmus+ programaren iraunaldi osorako ematen da (kasu honetan 2021-2027) baina ikuskatu egiten da; izan ere, titularrek ez badituzte kalitate-mailak betetzen, kendu ahal izango zaie.

 

IKASLAN Euskadiko mugikortasun alorrak emandako prestakuntza eta laguntzari esker, deialdi honetan, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako IKASLAN sareko lanbide-heziketako 57 ikastetxe publikok lortu dute ECHE Gutuna. Hori dela eta, Erasmus+ programaren barruan, datozen 7 urteetan ikasleentzat 2.300 eta irakasleentzat 700 beka egongo direla aurreikusten da

 

SEPIEren webgunean argitaratuko dira Gutunaren titularren izenak, kalitate handiko aurrekariak dituen erakunde batetik datozen erakundeak ikusgarriago egiteko.

 

Gure zorionik beroena zentroetako nazioartekotze-arduradunei.