Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Ikaslan Mobilitykin berriro ere Erasmus+ Europan

EITB Euskal Irrati Telebista


432 ikasle, Oinarrizko Lanbide Heziketakoak, Erdi-mailakoak eta Goi-mailakoak, hegan egingo dute martxoaren 1etik 6ra bitartean, hurrengo 3 hilabeteetan azken bi ikasturteetan ikasitakoa Erasmus+ programaren bidez, praktikan jartzeko. Aukera izango dute Europako 17 herrialdetako enpresa eta arlo diferentetan Lantokiko Prestakuntza egiteko.


Ikaslan Mobilityk Erasmus+ programari ekingo dio berriro Lanbide Heziketako ikasleentzat. Oso gutxi barru hasiko dira abentura horretan Leire eta Nahia, LHko bi ikasle.

Leirek fabrikazio mekanikoko Goi Mailako Zikloa ikasi du, eta Pragara joango da. Erasmuseko bere bigarren esperientzia da, baina lehenengoa, Portugalen, egonaldiaren erdian bertan behera utzi  behar izan zuen pandemiaren ondorioz.

Nahiak basoen eta ingurune naturalaren kudeaketa ikasi du, eta Finlandiara doa, helmuga berezi samar batera. Oso urduri dagoela aitortu du, baina bere alorrean lanean hasteko gogo handia duela esan du.

Gainera, Sergio Fidalgo Ikaslan Mobilityko nazioartekotze-arduradunaren ahotsa dugu, eta programa honen nondik norako guztiak azaldu dizkigu.

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/distrito-euskadi/detalle/8660102/ikaslan-retoma-programa-erasmus-para-estudiantes-de-formacion-profesional/ 

image00002.jpeg

Edukiak