Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

IKASLAN Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako sare publikoko 1. mailako ikasleek LH Duala egingo dute Heizeko ikastetxetan

2023-02-11T21:19:23+01:00 2023-02-11T21:19:23+01:00 2023-02-11T21:19:23+01:00
IKASLAN Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako sare publikoko 1. mailako ikasleek LH Duala egingo dute Heizeko ikastetxetan

Gasteizko CIFP Mendizabala LHII ikastetxean Ikaslan Araba, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Gipuzkoaren eta Heize Euskal Eskola Publikoko Zuzendaritza Elkarteen Federazioaren artean sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Administrazio eta Finantza zikloko 29 ikaslek, Gizarteratze eta Ingurumen Hezkuntzako 16 ikaslek eta Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako 18 ikaslek lehen lan-harremana izango dute ikastetxe publikoetan.

Lau erakundeen arteko lankidetza ohikoa eta oso positiboa izan da azken urteotan. Hori dela eta, hitzarmen honek beste urrats bat eman nahi du eta, Hezkuntza Sistema Publikoko eragile gisa, DUALen ikasketak modu egonkorrean bultzatu.

LH DUAL OROKORRA ETA AURRERATUA

LH Dual Orokorrak proposatzen du LEHEN MAILAKO ikasleek beren prestakuntzaren zati bat enpresan egitea otsailetik aurrera. 112 eta 128 ordu bitartean egin beharko dituzte, eta zentroak eta enpresak adostutako programa osatuko dute. Kasu horretan, ez dago inolako kontratu-harremanik.

BIGARREN MAILAN, ikasleek bi aukera izango dituzte enpresan prestakuntza jarraitzeko:

  • Lantokiko Prestakuntza Duala modulua egitea martxotik ikasturte amaierara arte, orain arte bezala.
  • LH Dual Aurreratua egitea ikasturtearen hasieratik, ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu baten edo beka baten bidez.

Guztira, LH Dualarekin 500-800 orduko praktikak aurreikusten dira bi ikasturteetan, laneratzea errazteko, gaur egun % 80tik gorakoa baita.