Azarzaroaren 8an, Iurreta LHII ikastetxean, Lanbide Heziketa Publikoa ordezkatzen duten 65 zuzendari eta ekipo teknikoa batu da 1. Lanbide heziketako Topaketetan, 1. LHToPaketa. Bertan Ikaslan Araba, Ikaslan Bizkaia eta Ikaslan Gipuzkoa osatzen dutenak elkartu eta hainbat gai estrategiko jorratu dute.
Suizidioaren bi ponentzia izan dira:
- Suizidioa prebenitu bizitza sustatzeko - BIZIRAUN Elkartea - Agustin Erkizia-Eva Bilbao
- Suizidioaren prebentziorako ongizate emozionala - Easo Politeknikoa LHII - Irantzu Telleria
Horrez gain, Lanbide Heziketan estrategikoak diren gaiak ere landu dira:
FPDUALA-PRL |
BERRIKUNTZA PROIEKTUAK |
EKINTZAILETASUNA |
NAZIOARTEKOTZA |
EGUNGO BEHARRAK- MATERIAL-EUSKARA |
PERTSONAL KUDEAKETA |
STEAM EGOERA |
PAREKIDETASUNA-BERDINTASUNA |
ORIENTAZIOA LH |
GESTIO EKONOMIKOA |
PLANIFIKAZIOA-MATRIKULA-KURTSO HASIERA |
FORMAZIOA |
KONTSEILU SOZIALA-OOG |
HASIERAKO LH |
ESPEZIALIZAZIOAK |
LH LEGE BERRIA |
Hezkuntza Saileko lanbide Heziketako Sailburua, Jon labaka Intxauspe, ere bertan izan da eta ekitaldiari hasiera eman dio.
Ikaslan Araba 13 ikastetxek publikoetako Zuzendariek osatzen dute, Ikaslan Bizkaia 27 eta Ikaslan Gipuzkoak 26.
Hiru elkarteek Ikaslan.eus osatzen dute eta Lanbide Heziketa ardatz izanda ekimen ugari lantzen dute, Zuzendariei, Ikastetxeei, Lanbide Heziketari eta Ikasleei bideratuta.
Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Balorazio positiboa izan da eta ekipo tekniko-operatiboa hurrengokoa prestatzeko bidean jarri dira.