Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

HIZKELAN XI. JARDUNALDIA

2026-10-17T10:12:00+02:00 2026-10-17T10:12:00+02:00 2026-10-17T10:12:00+02:00
HIZKELAN XI. JARDUNALDIA

Informazio iturria: Oarsoaldeko Hitza

Lanbide Heziketan eta lan munduan euskararen erabilera sustatu, bistaratu eta bultzatzeko helburuarekin sortu zuen Laneki elkarteak. 11. jardunaldia egin da Don Bosco LHIIn.

Laneki Elkarteak, Lanbide Heziketarako euskarazko materialak sortu, LH  indartu eta hobetzea du helburu, eta  Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel Elkarteen artean sortu zuten 2001.urtean. Lanbide Heziketan ikasmaterial didaktikoak euskaratzea du helburu irakasleek ikasgelan erabiltzeko, eta proiektuari esker, 24 Arlo Profesionaleko 800 ikasmaterial inguru euskaratu du dagoeneko.

Urtero egiten da Hizkelan jardunaldia, eta aurtengoan ikastetxeetako hizkuntza proiektuak, adimen artifiziala irakasleen jarduna aberasteko bide,  euskararen ezagutzaren egiaztapen eredu berria eta baliokidetzak, euskara lanerako prestakuntzan edota Lanbide Heziketaren eta lantokien arteko zubi lana eta Dual egonaldiak euskaraz suystatzea izan zituzten hizpide, besteak beste.

Jon Labakak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordeak, Ainitze Balnco Lanekiko lehendakaria, eta Carlos Lizarbe Don Bosco LHIIko zuzendariak egin zuten jardunaldien irekiera ofiziala, Josu Pedruzok gidatuta. Jardunaldian, denera,  120 eragiletik gora bildu dira Errenteria-Oreretako ikastetxera.

Lanbide Heziketaren egingo erronken inguruan egituratutako programa tekniko oso bat landu zuten jardunaldian zehar, euskara eta berrikuntza planak partekatu zituzten bertan izandako ikastetxeek, etorkizuneko teknologiari ere erreparatu zioten. Nazioartekotzea eta mugikortasuna zein homologazioak ere izan zituzten hizpide.

Laneko benetako esperientzien ere eman zieten leku atzo egindako jardunaldietan eta aitortzarako tartea ere izan zuen jardunaldiak. Lanbide Heziketan eta DUALEAN euskara bultzatu duen enpresei, zein eragileei egindako ibilbidea aitortzea helburu duen Laneki oroigarria Oarsoaldea Garapen agentziak jaso zuen,  eta haren izenean garapen agentziaren lehendakari Aizpea Otaegik. Bigarren Laneki Oroigarria Ikaztegietako Man Truck & Bus Iberia enpresari eman zioten.

Horrekin batera Ekintzailetza Euskaraz Saria ere eman zuten. Berrikuntza izan da aurten ikasle ekintzaileak erdigunera eramatea jardunaldien barruan eta lehen aldiz eman dute sari hori Tknikako Urrats bat proiektuarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru aldundiak sustatuta; Pilates & ariketa fisikoa enpresaren sortzaile  Agurtzane Alkortak ( Zubieta LHIIko ikasle ohiak)  jaso du.

Bukatzeko, Markina-Xemeingo Lea Artibai Lanbide Heziketako zentroari lekukoa eman zioten; hark izango du  2027ko ekitaldia antolatzeko ardura.

WhatsApp Image 2026-10-20 at 14.17.33.jpeg WhatsApp Image 2026-10-20 at 14.17.30.jpeg
WhatsApp Image 2026-10-20 at 14.17.30 (1).jpeg WhatsApp Image 2026-10-20 at 14.17.31.jpeg
WhatsApp Image 2026-10-20 at 14.17.31 (1).jpeg WhatsApp Image 2026-10-20 at 14.17.32.jpeg

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

ANEKI Elkarteak antolatuta, Don Bosco LHIIn Hizkelan ekimenaren edizio berria antolatuko da. Lanbide Heziketaren eta lan ingurunearen esparruan euskararen erabilera sustatu, bistaratu eta bultzatzeko urteroko jardunaldia.

Hizkelanek XI. jardunaldia izango du eta  9: 00etan hasiko da. Hemen duzue HIZKELAN XI. jardunaldiaren programa.

Diapositiva2.JPG

KUTXAFUNDAZIOA-TIPOGRÁFICO.jpgjaurlaritza.jpgfp.jpg  GipuzkoaFA-ona.jpgIkaslanEuskadi.jpg

IVAC-EII-logo.png   Logo-Motxilak2022.png   ikasguneapq.jpg