
#globaltraining2022 bekak eskatzeko epea zabalik, ekainak 15tik uztailak 18ra bitartean. 80 beka atzerrian profesionalki trebatzen jarraitzeko, enpresan ordaindutako praktikak eginez 6 hilabetez.
Martxan da Global Training 2022 beken deialdia. 30 urte baino gutxiago izatea eta Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua edo Unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteei zuzenduta.
GLOBAL TRAINING beketan aurreinskripzioa egiteko epea zabaldu dela.
Beka hauek aukera ematen dute atzerrian profesionalki trebatzen jarraitzeko, enpresan ordaindutako praktikak eginez 6 hilabetez.
Webgune honetan daukazue behar duzuen informazio guztia:
AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 80 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.
Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat dira, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten
Informazio Gehiago: https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/proiektuak/ikaslan-1/erasmus?set_language=eu