Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Esleipen Prozesua ikasleak

2022-07-11T12:47:00+02:00 2022-07-11T12:47:00+02:00 2022-07-11T12:47:00+02:00
Esleipen Prozesua ikasleak

Heziketa Zikloak, aurrez-aurrekoak,  2. esleipena

  • Uztailak 20, irten dira Lanbide Heziketako 2. Esleipenak. Begiratu http://ikasgunea.euskadi.eus webgunean.  Zalantzarik bai? Gida kontsulta dezakezu atalaren bitartez
  • 1. Aukeran onartua izan bazara  uztailak 21ean ikastetxean egin beharko duzu matrikula
  • Bestela 3. Esleipenera itxaron
  • Izen-ematea ez baduzu burutu, aukera izango duzu, uztailaren 28-29an lekua dagoen Heziketa Zikloetan matrikulatzea. Ikusi zein  Heziketa Zikloetan geratzen diren Plazak, hemen klik eginda

BirtLH LHII "on-line" Heziketa Zikloak

Lehen matrikulazio-txanda honen ondoren libre geratu diren plaza hutsak betetzeko itxaron-zerrendaren lehen esleipena egin da. Zerrendak ikasgunea.eus-en kontsulta daitezke (interesatutakoek bakarrik). Tasak ordaintzeko epea uztailaren 18an bukatuko da, 24: 00etan.

Hemendik aurrera plaza guztiak bete arte edo itxarote-zerrendak agortu arte egingo diren esleipenak posta elektronikoaren eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko zaizkie interesdunei.

Uztailaren 21ean argitaratuko da ezohiko aldian eskainiko diren plazak dituzten moduluen zerrenda. Eskabidea egiteko eta dokumentazioa online aurkezteko epea uztailaren 23tik 31ra bitartekoa da.

Ohar garrantzitsua: arrazoi teknikoak direla medio, Sareko informatika-sistemen administrazioa zikloaren zerrenda aurrerago argitaratuko da, eta posta elektronikoaren eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko dira.