Emakundek eta Euskalitek antolatu duten kudeaketa aurreratuko astearen barruan, Ikaslan Gipuzkoa aukeratu dute berdintasunaren alorreko kudeaketa aurreratuaren jardunbide egokia eta emakumeen partehartzea Lanbide Heziketan. Bertan " Somos Las FP, etorkizuneko profesionalak gaittun" proiektua hartu da oinarri. Proiektu hori Miguel Altuna LHII, Meka LHII, Virgen del Camino CIPFP (Nafarroa) zentroekin Ncuentra eta ikertalde eragileekin batera egin zen, MEFPren laguntzarekin.
Azterlan honetan Gipuzkoako eta Nafarroako lanbide Heziketako 3.330 ikasle emakumek parte hartu zuten, LHko adar bat edo beste aukeratzerakoan izan zizuzten eraginei buruz. Ikerketa eskura dago webgune honetan www.somoslasfp.eus
Emakundek eta Euskalitek urriaren 22an antolatutako jardunaldian, berdintasun kulturalen kudeaketan aldaketak egiteko parte-hartzearen botere eraldatzaileari buruzko ponentzia aurkeztu zen, eta kudeaketa aurreratuan berdintasunerako jardunbide egokiak aurkeztu ziren. Euskalitek eta Emakundek arlo horretan egindako lana ere ezagutzera eman zen.
ikusi 17: 45etik aurrera Ikaslan Gipuzkoak "Somos las FP, etorkizuneko profesionalak gaitun" ekimena azaltzen du.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Fernando Sierra Euskaliteko zuzendariak "Berdintasuna kudeaketa aurreratuan. Tresnak eta esperientziak” jardunaldia ireki dute VIII Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan. Iaz bien arteko hitzarmena berritu ondoren, Emakundek eta Euskalitek lankidetzan jarraitu dute kudeaketa aurreratuko ereduan genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko eta hobetzeko. Miren Elgarrestak bi erakundeen arteko konpromiso hori nabarmendu du: "Lankidetza hori beharrezkoa da, argi baitugu kudeaketa aurreratua eta berdintasuna batera doazela". Emakundeko zuzendariak konpromisoa hartu du materialak eguneratzen jarraitzeko, hala nola, Kudeaketari genero-ikuspegitik balioa emateko gida, eta sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak bultzatzen jarraitzeko.
"Jardunbide egokiak biltzen jarraituko dugu baita ere, kudeaketa aurreratuaren ereduko elementu guztietan genero-ikuspegia kontzienteki txerta daitekeela erakusteko”, adierazi du Elgarrestak. Horrela, gaurko jardunaldian hainbat euskal erakundek berdintasunaren arloan egindako jardunbide egokiak aurkeztu dira. Satse erizainen sindikatuak gobernantza- eta kudeaketa-organoetan genero ikuspegia txertatzeko prozesua azaldu du. Euskadiko ordezkaritza aitzindaria izan da eta beste ordezkaritza batzuetara eraman da bere esperientzia. Sartu Araba birlaneratzeko elkarteak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko barne-protokolo bat prestatzeko prestakuntza- eta partaidetza-prozesua azaldu du.
Hauekin batera beraien esperientziak azaldu dituzte Bidelan, AP1 eta AP8 autobideen kudeatzaileak; Ulma Packaging-ek industria-sektorean emakumeen bokazio teknikoak sustatzeko ekimena aurkeztu du; Euskalduna Jauregiak emakumeentzako seguruak ez diren espazioak identifikatu eta zuzentzeko ekimea aurkeztu du; eta Ikaslan Gipuzkoak (LHko ikastetxe publikoen elkartea), estereotipoak gainditzeari eta okupazio-segregazioari buruzko ikerketa aurkeztu du.
"Somos las FP, Futuras profesionales" ekipoko kide batzuk.
Adibide horiek hemen ere kontsulta daitezke. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat motatako erakundeetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak, metodologiak eta tresnak biltzen dituzten esperientziak jasotzen dira urtero.
Bestetik, Julia de León Euskaliteko Koordinazioko eta Kohesioko arduradunak berdintasunaren arloan Euskalitek egin dituen ekintzak azaldu ditu eta Assumpta Ayerdi Olaizola adituak "Parte-hartzea: funtsezkoa enpresen kulturan eta antolaketa-egituran berdintasuna bermatzeko" hitzaldia eman du. Ayerdik esperientzia handia du hezkuntzaren, ekonomia solidarioaren eta ahalduntzearen arloetan, Nazio Batuetan eta beste erakunde batzuetan, eta parte-hartzearen eta genero-berdintasunaren artean dauden loturak planteatu ditu. Bere hitzaldian, berdintasunaren aurkako erresistentziak gainditzeko edo lan-giro fidagarriak sortzeko parte-hartzeak egindako ekarpena aipatu ditu, besteak beste.
Informazio iturria: https://www.emakundeblog.euskadi.eus/...