Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

Arrakasta LH PARKEaren X. edizioan

2025-03-13T15:05:22+01:00 2025-03-13T15:05:22+01:00 2025-03-13T15:05:22+01:00
Arrakasta LH PARKEaren X. edizioan

2025eko martxoaren 12a FP-Parke– Gaur goizean, LH PARKEren X. edizioa egin da aldi berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako  Euskadiko Parke Teknologikoetan. Batxilergoko 1200 ikasle bildu dira ekitaldi horretan, Lanbide Heziketak puntako sektoreetan eskaintzen dituen lanpostuetara hurbiltzeko, hala nola bioteknologiara, robotikara, zibersegurtasunera edo adimen artifizialera.

Ikaslan, LHko Ikastetxe Publikoen sareak, HETELek eta Euskadiko Parke Teknologikoak antolatuta, topaketak agerian utzi du Lanbide Heziketak duen garrantzia kualifikazio handiko profesionalen prestakuntzan, profil hori funtsezkoa baita Euskadiko industria teknologikoaren hazkunderako eta berrikuntzarako.

Enpresara lotutako esperientzia praktikoak

Ekitaldian Urkide, Corazonistas, Egibide, Olabide, Veracruz, Zaraobe BHI eta Lakua BHIko ikasleek parte hartu dute Araban; Gipuzkoan, IES Talaia, IES Antigua Luberri, UGLE, Goierri eta La Salle Berrozpeko ikasleek; eta Bizkaian, Centro San Luis, San Francisco Javier Ikastetxea, San José-Carmelitas Ikastetxea, Azkorri Ikastetxea, San Viator, Txorierri, IES Juan Antonio Zunzunegui BHI, IES Etxebarri BHI, IES Axular BHI eta IES Cruces BHIko ikasleek.

Curriculum onenaren saria eta enpresetara egindako bisitak

Ekitaldian gehien espero izan den uneetako bat curriculum onenaren saria ematea izan da. Erronka horretan, ikasle taldeek Parke Teknologikoko enpresen eskakizunetara egokitutako CV bat diseinatu dute. Jarduerak balioan jarri du ikasleak enpresak aztertzeko eta benetako lanpostuetara egokitzeko duen gaitasunari.

Sariak banatu ondoren, ikasleek puntako enpresak bisitatu dituzte, hala nola AJL Ophthalmics, Optimus 3D, SPC, Lek Ingeniería y Servicios, Alestis, AEG Power Solutions Iberica, BIC Araba, Guascor, Basquevolt, CTA eta Del Valle Aguayo Araban; Ayesa, ZIV, ESS Bilbao, Biolan, Sisteplant, CFAA – Fabrikazio Aurreratu Aeronautikorako Zentroa, Itelazpi, Syngoi, Satlantis eta BIC Bizkaia Bizkaian; eta EITB Media, Viralgen Vector Core, VivebioTech, Tss-Spyro Software, Geminys, CIC biomaGUNE eta BCBL Gipuzkoan, non enpresa erreferente teknologiko horien jarduera gertutik ezagutu ahal izan duten.

 Etorkizun oparoa Euskadiko Lanbide Heziketarentzat

Jardunaldia oso balantze positiboarekin amaitu da, eta LH PARKE foroa Lanbide Heziketarekiko interesa eta berrikuntzarekiko lotura sustatzeko funtsezko gune gisa finkatu da.

Profil teknologikoen eskaera gero eta handiagoa izanik, Lanbide Heziketa sektore estrategikoetan laneratzeko eta talentua garatzeko bide eraginkorra dela erakusten jarraitzen du. Mundu akademikoaren eta enpresaren arteko sinergia, beste behin ere, etorkizuneko erronkei aurre egiteko giltzarri gisa berretsi da.

Argazkiak:

WhatsApp Image 2025-03-12 at 11.12.50.jpeg

WhatsApp Image 2025-03-12 at 11.12.49.jpeg