Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen sarea

400 IKASLEtik gora bidaiatuko dute Europara, Erasmus + ekin

2025-02-11T11:15:00+01:00 2025-02-11T11:15:00+01:00 2025-02-11T11:15:00+01:00
400 IKASLEtik gora bidaiatuko dute Europara, Erasmus + ekin

2025-02-11 Informazio iturria: https://www.irekia.euskadi.eus/mobile/eu/news/99196-lanbide-heziketako-400-ikasletik-gora-bidaiatuko-dute-europan-zehar-erasmus-programarekin

Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaslan Mobility sareko ikastetxe publikoetako ikasleek beren lanbide-arloko atzerriko enpresetan osatuko dute prestakuntza dual sistema bidez. Aurtengo berrikuntza da Hasierako Lanbide Heziketa Dualak Erasmus + proiektuan parte hartuko duela.

Ikaslan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko laurehun ikaslek baino gehiagok Europako enpresa batera bidaiatuko dute otsailaren amaieran. DUAL Orokorreko Enpresa egonaldiko praktikaldiak egingo dituzte beren lanbide-eremuarekin lotutako enpresetan, eta, horri esker, beren prestakuntza eta gaitasun tekniko-profesionala osatu eta ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortuko dute.

Mailaka, 200 ikasle Goi Mailako heziketa-zikloetatik datoz, 202 Erdi Mailatik eta 21 Hasierako Lanbide Heziketatik. Gaur egun ikasten duten ikastetxeen Lurralde Historikoaren arabera, 75 Arabakoak dira, 181 Bizkaikoak eta 167 Gipuzkoakoak.

Guztira 16 herrialde dira gazte horien hartzaileak: Austria, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Lituania, Malta, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublika.

Ikasleentzat, praktika horiek oso esperientzia aberasgarria dira, prestakuntza zikloko gaitasun profesionalak baino askoz haratago doazelako.

Ikaslan mobilityri buruzko datuak

Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxe publikoen sarea, Ikaslan, duela 20 urte baino gehiago hasi zen Europako proiektuen kudeaketan lanean. Aldi horretan, Ikaslan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 5.000 gaztek baino gehiagok izan dute aukera lehengo LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua egiteko, orain Dual Orokorra dena, atzerriko herrialde batean, Europako herrialdean lan egiteko modua ezagutzeko eta, aldi berean, hizkuntzen ezagutzak hobetzeko, autonomia eskuratzeko eta kultura berrietan sartzeko.

Dualeko Enpresa egonaldia mugikortasunez gain, ikasketetarako egonaldiak, skills-lehiaketak egiteko edota gaitasunetan sakontzeko talde mugikortasunak ere antolatzen ditu ikasleentzat.

Horrez gain, ikasturtero, irakasleentzat, 200  mugikortasunetik gora burutzen dira, Lanbide heziketako beste sistema batzuk ezagutu, beraien bazkide eta kolaborazio sareak zabaldu eta berrikuntza metodologiko zein tekniko ekar trukatu ditzaten.

INFORMAZIO GEHIAGO: 

 

E+2025-02-11 at 19.47.36 (2).jpeg

E+2025-02-11 at 19.47.36.jpeg

E+ 2025-02-11 at 12.06.33 (2).jpeg

E+20250211.jpeg

--------------------------------------------------------------------------------------------

Euskadiko Lanbide Heziketako Ikaslan Mobility sareko ikastetxe publikoetako ikasleek beren lanbide-arloko atzerriko enpresetan osatuko dute prestakuntza DUAL sistema bidez.


ZENBAKITAN: 423 IKASLE PROBINTZIEN ARABERA: ARABA: 75/BIZKAIA: 181/GIPUZKOA: 167 MAILAREN ARABERA: HASIERAKO LANBIDE HEZIKETA: 21/ERDI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA: 202/GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA: 200


Berrikuntza moduan Hasierako Lanbide Heziketa Dualak Erasmus + proiektuan parte hartuko du.


IKASLAN Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko laurehun ikaslek baino gehiagok Europako enpresa batera bidaiatuko dute otsailaren amaieran. DUAL Orokorreko Enpresa egonaldiko praktikaldiak egingo dituzte beren lanbide-eremuarekin lotutako enpresetan, eta, horri esker, beren prestakuntza eta gaitasun tekniko-profesionala osatu eta ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortuko dute.


Mailaka, 200 ikasle Goi Mailako heziketa-zikloetatik datoz, 202 Erdi Mailatik eta 21 Oinarrizko Lanbide Heziketatik. Gaur egun ikasten duten zentroak dauden probintzien arabera, 75 Arabakoak dira, 181 Bizkaikoak eta 167 Gipuzkoakoak.
Guztira 16 herrialde dira gazte horien hartzaileak: Austria, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Lituania, Malta, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublika.
Ikasleentzat, praktika horiek oso esperientzia aberasgarria dira, prestakuntza zikloko gaitasun profesionalak baino askoz haratago doazelako.


EKITALDIA
Hasierako agurra Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Eraldaketa Digitaleko eta Ikaskuntza Aurreratuetako zuzendari Inge Gorostiagak egingo du, ondoren, SEPIEko (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) Lanbide Heziketako Unitateko zuzendari María Gómez Ortuetak eta SEPIEko Goi Mailako Hezkuntzako Unitateko zuzendari José Manuel González Caninok hartuko dute parte.


Ondoren, ikasleei entzuteko txanda izango da. Lehenik eta behin, aurreko edizioetan beka jaso zuten eta orain Eusko Jaurlaritzako Global Training bekadunarekin esperientzia bat izaten ari diren bi gaztek helmugako herrialdeetan izandako esperientzia partekatuko dute bideo bitartez. Bizkaia Aretoan, Erasmus+ beka baten bidez atzerrira joan ziren bi gazteren testigantza ere entzun ahal izango da.
Beka horiei buruzko bideo labur batek emango dio hasiera jardunaldiaren azken zatiari. Bertan, dokumentazioa emango zaie ikasleei, helmugako herrialdeetako taldeetan bilduta, eta gazteek hurrengo bidaiari buruz izan ditzaketen zalantzak argituko dira.


IKASLAN MOBILITYREN DATUAK


Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxe publikoen sarea, IKASLAN, duela 20 urte baino gehiago hasi zen Europako proiektuen kudeaketan lanean. Aldi horretan, Ikaslan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 5.000 gaztek baino gehiagok izan dute aukera lehengo LP (Lantokiko Prestakuntza) modulua egiteko, orain DUAL OROKORRA dena, atzerriko herrialde batean, Europako herrialdean lan egiteko modua ezagutzeko eta, aldi berean, hizkuntzen ezagutzak hobetzeko, autonomia eskuratzeko eta kultura berrietan sartzeko.
DUALeko enpresa egonaldia mugikortasunez gain, ikasketetarako egonaldiak, skills-lehiaketak egiteko edota gaitasunetan sakontzeko talde mugikortasunak ere antolatzen ditu ikasleentzat.


Horrez gain, ikasturtero, irakasleentzat, 200 mugikortasunetik gora burutzen dira, Lanbide heziketako beste sistema batzuk ezagutu, beraien bazkide eta kolaborazio sareak zabaldu eta berrikuntza metodologiko zein tekniko ekar trukatu ditzaten.

------------------------------------------------------------------------------------------------

Who: 425 Lanbide Heziketa publikoko ikasle gazteak (+ autoritateak,40 irakasle inguru, antolatzaileak…)

What: ERASMUS+ egitasmoaren bidez DUALa egitera Europako 16 herrialdetara joango dira.

When: 2025 Otsailaren 11

Where: Bilboko BIZKAIA ARETOAn

Why: Ikasle gazte hauen garapen tekniko, profesional eta pertsonala balorean jartzeko; Euskadiko Lanbide Heziketako enbaxadore bihurtuta, jakintza Europara eraman eta hangoa hona ekartzeko.

 

 

IKASLAN Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko laurehun ikaslek baino gehiagok Europako enpresa batera bidaiatuko dute otsailaren amaieran. DUAL Orokorreko Enpresa egonaldiko praktikaldiak egingo dituzte beren lanbide-eremuarekin lotutako enpresetan, eta, horri esker, beren prestakuntza eta gaitasun tekniko-profesionala osatu eta ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortuko dute. Otsailaren 11ean ikasleak bidaiatu aurretik elkar ezagutzeko eta bidai-egonaldirako beharrezkoa duten materiala banatzeko jardunaldia ospatuko dugu.  

 

Más de cuatrocientos estudiantes de IKASLAN Mobility, la red de centros públicos de Formación Profesional de Euskadi, viajarán a finales de febrero a una empresa europea donde realizarán prácticas DUALES en empresas relacionadas con su ámbito profesional, lo que les permitirá completar su formación y obtener así el título del ciclo formativo que han estudiado. El 11 de febrero celebraremos la jornada para que el alumnado se conozca antes de viajar y repartir el material necesario para la estancia o el viaje.

 

Logo-Motxilak2022.png   SEPIE_E+.jpg    IKASLAN MOBILITY logo.png

ERASMUS+-PROGRAM.png  logos FP-1ONA.jpgEUSKO JAURLARITZA 2017 URTARRILA.jpg   BFA.jpeg