Informazioa

Kartografia honetan lortutako informazioak Euroeskualdeko Lanbide Heziketako zentru ezberdinak identifikatzeko balio du

Proiektu honetan Lanbide-Heziketako eta Euroeskualdeko "Apprentissage-ko" Kartografia egin da. Proiektuko atal hau, Euroeskualdeko Lanbide Heziketako zentru publiko eta itundutakoak kartografiatzera zuzenduta dago, zentruetako formakuntza, kontaktu datuak eta kokapena identifikatuz. Lan hau proiektuko bazkideen artean egin da: (Ikaslan Gipuzkoa, Tknika, CMA64 eta Nafarroako Adi Batzordea). Kartografia honetan lortutako informazioak Euroeskualdeko Lanbide Heziketako zentru ezberdinak identifikatzeko balio du, beraien zentro homologoak edota haien artean osagarriak izan daitezkeen beste zentro batzuk aurkitu ahal izateko.

Material hau Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak finantzatu du. Aipaturiko Kartografia komunikazio-erreminta bat da CoP-eko partaideentzako eta publikoarentzat oro har. Bertan aurkitzen dira Akitania, Euskadi eta Nafarroako Lanbide Heziketako zentro publiko eta itundutakoak identifikatuta.