Bideo-Tutorial

Bideo-Tutorialak ikasleak

Bideo-Tutorialak ikasleak

IkasLAN Gipuzkoa

Bideo-Tutoriala igotzeko hemen egin Klik


I. 
Bideo-tutorial lehiaketa

IkasLAN Gipuzkoak I.Bideo-Tutorial lehiaketa antolatu du, Ikaslan Gipuzkoako Ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Ikasleak Bideo-tutorial bat egin beharko du min 1 eta 3 minutu artekoa, egiten ari den Heziketa Zikloari lotua eta balio praktikoa izango duena, etxean itxialdian dagoen edozeinendako. Praktikoa eta egingarria izan behar da.

Astero, Bideo-tutorial onena aukeratuko da eta itxialdia bukatu eta gero izan diren  onenen  artean  Tablet bat zozketatuko da.

Aurkezteko epea, itxialdiak irauten duen bitartean iraungo du eta astero publikatuko dira jasotzen diren bideo-tutorialak eta astelehenero aurreko astekoak jarriko dira www.ikaslangipuzkoa.eus webgunean eta  astero onena aukeratuko da.

Bideo-Tutoriala originala izan behar da, norberak sortua, eta oinarriak www.ikaslangipuzkoa.eus  webgunean argitaratuko dira.

Bideoan egilearen izena, eta ikastetxearen izena agertu beharko diraa.

Egiten diren Bideotutorial guztiak Ikaslan Gipuzkoaren  youtubeko bilduman gordeko dira eta Ikaslan Gipuzkoak erabi ahal izango ditu komunikazio kanpainetarako.

Bideo Tutorial1.jpg

Oinarriak

  1. Gutxieneko betekizunak eta aholkuak

Bideo-Tutoriala etxean eginikoa izan behar da, etxean lortutako baliabideekin.

Iraupena: Min1 eta 3 min artean

Edukia: Informatiboa, didaktikoa, praktikoa eta ilustratiboa izan behar da.

Bideo-kalitatea:  Mobilak edo grabatzeko makinak eskaintzen duena.  Erreflexurik ez egotea eta argiaren kalitatea egokia izatea. Formatu horizontala.

Audioaren kalitatea: Zaratarik edo oihartzunik ez izatea. Audioaren maila egonkorra izatea (ez dago igoera edo jaitsiera handirik).

Ahozko komunikazioa: Komunikazioa arina izatea eta intonazioa erabiltzea. Teknikaren edo prozeduraren garapena kontatzen duenaren ahotsak argia izan behar du, eta pausoz pauso azaldu behar ditu, modu sekuentzialean, prestaketa-, hasiera-, garapen- eta amaiera-faseak. Ez dezala pentsa dokumentu bat besterik gabe irakurtzen ari denik.

Hitzik gabeko komunikazioa: Jarrera lasaia erabili. Gutxienez hizlaria gorputz erdikoa izatea. Keinu lagungarriak erabiltzea eta komunikatzen ari dena azaltzea. Mugimenduak eta keinuak kontrolatuak eta egonkorrak izan daitezela. Material osagarriak erabil daitezke: arbelak, praktiketako panpinak, boluntarioak …

Ingurunea: Ingurua garbi eta txukun egotea. Ingurunea ponentziarekin zuzenean lotuta egotea.

Egileak, hasieran izenburua sartu eta bukaeran Izen-Abizenak, Zikloa eta ikastxearen izena.

  1. Gogoeta etikoak

Ez sartu pertsonen edo haurren irudirik, nortasuna adierazten duenik. Saihestu ezin bada, irudiak pixelatua izan behar du edo pertsonen anonimotasuna zaintzen duen beste edozein sistema erabili behar da. Gogoeta horiek ez zaizkie aplikatuko bideoan agertzen diren ikasleei.

Bideoan erakusten diren pertsonen baimenak eskatuta egon behar dira, haien parte-hartzearekin eta ikus-entzunezko material horren balizko hedapenarekin ados daudela adierazteko.  Norberak etxean eginiko bideo izan behar da.

III. Aurkeztutako lanak

Ekimen honetan aurkeztutako lan guztiak Ikaslan Gipuzkoaren eta Ikastetxeen jabetzakoak izango dira, eta argitaratzeko eskubidea izango dute, baldintzak betetzen badituzte, betiere egilea aipatuta eta egileei aldez aurretik jakinarazita.

  1. Oinarriak onartzea

Deialdi honetan parte hartzeak esan nahi du egileek onartu egiten dutela oinarri horien eduki osoa.

  1. Aurkezteko lekua eta epeak

Bideo-Tutorialak ikaslan Gipuzkoako webgunean formularioa bete eta igoko dira, horretarako espreski jarritako loturan. www.ikaslangipuzkoa.eus

  1. Sariak

Bideo-tutorial onenak aukeratuko dira, astean behin eta euren artean sari bat emango da, ekainaren 30ean egingo den zozketan. Saria tablet bat izango da.

Bideo-Tutoriala igotzeko hemen egin Klik

Contenus