Mugaz Haraindiko Lanbide Heziketako Campusa izeneko proiektuaren baitan, eta 2. ekintzari dagozkion ikastaroen barruan, hauek antolatu dira:
Usurbilgo GLHBIk, Goi Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak, prestakuntza eman dio Baionako eta Paueko Chambre de Métiers ganberari EFQM Kalitate Sistemen Kudeaketari buruz.
Prestakuntzarako egunak urriaren 18a, azaroaren 9a eta azaroaren 28a izan dira. Hasiera batean, ikastaro teorikoak izango dira, eta pixkanaka, ariketak egingo dira, ikasitakoa praktikan jartzeko eta EFQM sistemaren exekuzio globala ikusteko.
Parte-hartzaileak:
- IKASLAN GIPUZKOA
- CHAMBRES DE METIERS ET DE L'ARTISANAT DES PYRENEES ATLANTIQUES
Dirulaguntzaileak