Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa Instalazioa eta Altzari-Hornikuntza

Instalazioa eta Altzari-Hornikuntza

FamiliaZurgintza, altzarigintza eta kortxoa
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Fabrikazio-prozesuak zehaztea, planoetan, arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazio konbentzionalerako makinak eta tresneria prestatzea, ezarritako prozedurak aplikatuta.
• Instalazioen plangintzan parte hartzea, informazioa bilduz eta dokumentazio teknikoa osatuz.
• Instalazioak zuinkatzea, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta neurriak eta mailak egiaztatuta.
• Tresneria eta erremintak prest jartzea, instalaziorako prestatuta.
• Altzariak instalatzea, elementuak produktuaren arabera eta instalazio-baldintzen arabera muntatuta.
• Arotzeriako elementuak instalatzea, produktuaren arabera eta instalazioaren baldintzen arabera kokatuta.
• Zurezko egiturak instalatzea eta haren elementuak dokumentazio teknikoaren arabera finkatzea.
• Biltegiko sarrera eta irteerako produktuak, osagarriak eta materialak hautatu eta biltzea, ezarritako zehaztapenen arabera.
• Muntaia eta instalazioko makinen eta tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-fitxaren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Zur-arotzen taldeburua.
• Eraikuntzan armatzeko arotza.
• Arotza, oro har.
• Dekoratuetako arotza.
• Ebanista eta antzeko langilea.
• Altzarien muntatzailea/instalatzailea.
• Eraikuntzarako zurezko egituren eta arotzeriako eta ebanisteriako piezen fabrikazioa.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek arotzeriako eta altzari-hornikuntzako muntaian eta instalazioan, eta ukituak emateko akabera-produktuen aplikazioan diharduten enpresetan egiten du lan.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Biltegiko kontrola 66
Enpresa eta ekimen sortzailea   63
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea   99
Ingeles teknikoa 33
Zurezko egituren instalazioa 105
Altzarien instalazioa 147
Arotzeriako instalazioa 168
Arotzeria eta altzarigintzako materialak 132
Arotzeriako oinarrizko eragiketak 231
Altzarigintzako oinarrizko eragiketak 231
Instalazioaren plangintza 147
Eraikuntza-soluzioak 198

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Bidasoa LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEleanitza (Frantsesa)