Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa Diseinua eta Altzari-Hornikuntza

Diseinua eta Altzari-Hornikuntza

FamiliaZurgintza, altzarigintza eta kortxoa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Altzarien eta zurezko arotzeriako elementuen diseinu-proposamenak egitea, merkatuko joerak eta beharrak identifikatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen diseinu teknikoa egitea, horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ziurtatuta.
• Altzarien eta arotzeriako elementuen diseinua optimizatzea, prototipoen eta saiakuntzen emaitzazko aldaketak txertatuta.
• Altzarigintzako soluzioak proposatzea, eta, horretarako, bezeroaren eskakizunak betetzea eta horiek gauzatzeko baldintzatzaile teknikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta.
• Zurezko arotzeriako eta altzarigintzako elementuen instalazio-proiektuak egitea, hartutako soluzioa deskribatuz eta baloratuz.
• Lehengaien, produktuen eta osagaien hornikuntza kudeatzea, horien harrera eta izakinen maila kontrolatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikazioa planifikatzea eta kontrolatzea, eta, eginkizun horretan, prozesuak definitzea, baliabideak antolatzea eta produktuak gainbegiratzea.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuak mekanizatzeko programak lantzea, ordenagailuz lagundutako fabrikazio-teknikak (CAM) aplikatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako elementuen muntaia koordinatzea eta gainbegiratzea, baliabideak antolatuta eta kalitate-estandarrak egiaztatuta.
• Arotzeriako eta altzarigintzako industrietan hondakinen kudeaketa-planak lantzea, araudia betetzen dela ziurtatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Altzarien marrazkilari proiektugilea.
• Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapeneko teknikaria.
• Arotzeriako eta altzarigintzako proiektugilea.
• Zurgintzako eta altzarigintzako, eta beste manufaktura batzuetako enpresen gerentea.
• Zurgintzako eta kortxoko industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.
• Bulego teknikoaren arduraduna.
• Fabrikazioko burua.
• Produkzio-kontrolatzailea.
• Sekzioburua.
• Taldeburua.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren eta instalazioaren sektorean dihardu, enpresa txiki, ertain eta handietan, beraren nahiz besteen kontura, honako eginkizun hauetan: diseinu teknikoa, produkzioaren ikuskapena, fabrikazio automatizatua, eta altzari-hornikuntzako eta instalazioen muntaiako proiektuen gauzatzea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Arotzeriako eta altzarigintzako automatizazioa   160
Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena   198
Arotzeriako eta altzarigintzako diseinua 120
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Arotzeriako eta altzarigintzako fabrikazioa 198
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Arotzeriako eta altzarigintzako produkzioaren kudeaketa   100
Ingeles teknikoa 40
Arotzeriako eta altzarigintzako instalazioak 120
Arotzeriako eta altzarigintzako industrien prozesuak 132
Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak 198
Diseinuko eta altzari-hornikuntzako proiektua 50
Arotzeriako eta altzarigintzako irudikapena 165

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEleanitza frantsesa+Ethazi
IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIGoi mailakoaD ereduaEgunezEskeintza Partziala
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunez