Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Segurtasuna eta ingurumena Ingurumen-hezkuntza eta kontrola

Ingurumen-hezkuntza eta kontrola

FamiliaSegurtasuna eta ingurumena
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Ingurumen-informazioa hedatuko duen dokumentazioa biltzeko eta hautatzeko.
• Ingurumenaren berri emateko, komunikazio-teknika egokiak erabilita.
• Ingurumen-hezkuntzako jarduerak diseinatzeko.
• Bisitariak ingurunean zehar gidatzeko, eta interpretazio-lanak egiteko.
• Ibilbideetako gorabeherak konpontzeko, ezarritako protokoloak aplikatuta.
• Ingurumen-arazoak ezaugarritzeko, eta konponbide iraunkorrak proposatzeko.
• Erabilera publikoko jarduerak kudeatzeko, ingurunearen kontserbazioarekiko bateragarritasun-irizpideak aplikatuta.
• Naturaguneak zaintzera eta kontrolatzera zuzenduko diren eragiketak egiteko.
• Natura-inguruneko ondarearen balioak sustatzeko, eta, horretarako, interpretazio-jarduerak garatzeko.
• Inguruneko habitatak kontrolatzera zuzenduko diren eragiketak egiteko, eta haien asalduren berri emateko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Ingurumen-hezitzailea.
• Ingurumen-informatzailea.
• Ingurumen-hezkuntzako monitorea.
• Ingurumen-gidaria.
• Ingurumen-jardueren programatzailea.
• Ingurumen-kanpainetako monitorea.
• Natura-ondareko gidari-interpretatzailea.
• Ingurumen-zerbitzuko profesionala.
• Naturaguneak kontrolatzeko teknikaria.
• Naturako monitorea.
• Ingurumen-agentea edo antzekoa.
• Ingurumen-ekipamenduetako monitorea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek helburu hauek izango dituen edozein erakunde publiko edo pribatutan egingo du lan: ingurumena eta haren baliabideak kontrolatzea, ingurumen-hezkuntzako programak garatzea (ingurumenaren arloko informazioa, komunikazioa, prestakuntza eta partaidetza), gidari-interpretatzaile jarduerak gauzatzea eta ingurunean barrena laguntzea edo ingurumena kudeatzea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
Erabilera publikoko jarduerak 80
Giza jarduerak eta ingurumen-problematika 120
Ingurunean moldatzea 66
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Ingurumenaren egitura eta dinamika 99
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Ingurumen-kudeaketa 297
Gizarte-trebetasunak 132
Ingeles teknikoa 40
Natura-ingurunea 198
Metodo eta produktu kartografikoak 99
Ingurumen-hezkuntzako programak 220
Ingurumen-hezkuntza eta -kontroleko proiektua 50
Ingurumen-hezkuntzako teknikak 80

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunez