Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Segurtasuna eta ingurumena

Segurtasuna eta ingurumena

"Segurtasuna eta ingurumena" lanbide-arloan hiru konpetentzia-arlo bereizten dira: 
• Ingurumen-kudeaketa 
• Segurtasuna 
• Arriskuen prebentzioa

Ingurumen-kudeaketari dagozkion jarduerek honako alderdi hauek dituzte aztergai: uraren eta hondakinen merkatuak; kaleak, parkeak eta lorategiak garbitzeko udal-jarduerak; ingurumen atmosferikoaren babesa; eta, basogintzaren sektoreko ingurumena.

Segurtasunaren produkzio-arloko jarduerek pertsonen eta gauzen babesa dute aztergai: segurtasun publikoa, segurtasun pribatua eta babes zibila. Azkenik, laneko arriskuen prebentzioa da lanbide-arlo honen hirugarren konpetentzia-arloa.

SEGURTASUNA ETA INGURUMENA arloaren heziketa zikloak hauek dira:

Goi mailako zikloak

Ingurumen-hezkuntza eta kontrola Eredua Eskaintza Gehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHII A-B+-D eredua Egunez