Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Sarbide proba

Sarbide proba

GOI MAILAKO SARRERA PROBA

PROBAREN PRESTAKETA

PLAZAK GORDETZEA

2018KO DEIALDIA: EPEAK

2018KO DEIALDIA: EMAITZAK

2017KO DEIALDIA: EPEAK

2017KO DEIALDIA: EMAITZAK

2016KO DEIALDIA: EPEAK

2016KO DEIALDIA: EMAITZAK

2015EKO DEIALDIA: EMAITZAK

2014KO DEIALDIA: EMAITZAK

2013KO DEIALDIA: EMAITZAK

2012KO DEIALDIA: EMAITZAK

2011EKO DEIALDIA: EMAITZAK

2010EKO DEIALDIA: EMAITZAK

2009KO DEIALDIAEMAITZAK

 

 

 

Erdi mailako sarrera proba

 

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, 17 urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

 

Sarrera-probako edukiak

 

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak funtsezko jotzen diren oinarrizko gaitasunei buruzkoak izango dira, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen Dekretuan ezarritakoei buruzkoak, hain zuzen ere. Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak hiru arlotan daude antolatuta: gizarte-arloa, hizkuntza-arloa eta arlo zientifiko-teknologikoa

Zenbaki bidez (0-10) emango da arlo bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko arlo bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, arlo bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden arloak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko). Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako arlo(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da.

Hauek dira zati bakoitzeko irakasgaiak:

 

Probaren zatiakErreferentziazko gaiakAzterketa-kopurua
1. Hizkuntzalaritza
    - Gaztelania eta literatura edo Euskara eta literatura
    - Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa)
    - Azterketa 1
    - Azterketa 1
2. Arlo Soziala
  • - Geografia eta Historia
  • - Azterketa 1
3. Zientifiko-teknologikoa 
    - Matematika
    - Biologia eta Geologia
    - Fisika eta Kimika
    - Teknologia
  • - Azterketa bakarra 

 

 

Sarrera-probarako salbuespenak

 

PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.

 • Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba gainditu dutenak.

 

ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Profesionaltasun-Ziurtagiri bat dutenak.

 • Gutxienez, urtebetez lan-jardun osoan aritu direla egiaztatzen dutenak.

 • Erdi-Mailako Heziketa-Zikloaren titulu baten gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.

 • Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten alor zientifiko-teknologikoa gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.

 

GIZARTE-ARLOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten gizarte-arloa gainditu dutenak (borondatezko modulua) III. graduko IV. modulua bi kasuetan.

 

HIZKUNTZA-ARLOKO AZTERKETA EGITETIK SALBUETSITA

 • Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten komunikazio alorra gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.


Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba edo Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat gaindituta izan eta Erdi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenek, ziklo horietara sartzeko proba egitetik salbuetsita daudenez, zuzenean egin dezakete matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, eta ez dute azterketarik egin beharrik izango. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban edo goi-mailako zikloko espedientean ageri den kalifikazioa dutela.

 

 

Goi mailako sarrera proba

 

Gutxienez 19 urte izan beharko dituzu proba egiten den urtean.

 

Sarrera-probako edukiak

 

Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarbideko proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.

Probak bi zati ditu: Komuna eta Berariazkoa. Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko atal bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, atal bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden atalak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko). Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da.

 

Probaren zatiakErreferentziazko gaiakAzterketa-kopurua
1. Atal komuna
    - Gaztelania eta literatura edo Euskara eta literatura
    - Matematika
    - Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa)
    - Azterketa 1
    - Azterketa 1
    - Azterketa 1
2. Atal espezifikoa Eranskinean* proposatzen diren hiru gaietako bi aukeratu beharko duzu.
  • - 2 Azterketa

 

 

 

Eranskina

Goi mailako Heziketa zikloetara sartzeko probaren berariazko zatirako erreferentziazko gaiak eta Lanbide Arloak.

AUKERAK LANBIDE-ARLOABATXILERGOKO
ERREFERENTZIAZKO GAIAK
A AUKERA
• Administrazioa eta kudeaketa
• Merkataritza eta marketina
• Ostalaritza eta turismoa
• Gizarte eta kultur zerbitzuak

A aukerako gaiak
• Enpresaren ekonomia
• Filosofia
• Geografia

B AUKERA
• Informatika eta komunikazioak
• Eraikuntza eta obra zibilak
• Fabrikazio mekanikoa
• Instalazioa eta mantentzea
• Elektrizitatea eta elektronika
• Zura, altzariak eta kortxoa
• Itsas-arrantza (Akuikultura zikloa ezik)
• Arte grafikoak
• Garraioa eta ibilgailuen mantentzea
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza                                    
• Irudia eta soinua 
• Energia eta ura
• Erauzteko industriak
• Beira eta zeramika

• Arte eta eskulangintzak
B aukerako gaiak
• Marrazki teknikoa
• Teknologia industriala                                   
• Fisika
C AUKERA
• Kimika
• Gorputz eta kirol-ekintzak
• Itsas-arrantza (Akuikultura)
• Nekazaritza
• Elikagaien industria
• Osasuna
• Irudi pertsonala
• Segurtasuna eta ingurumena

C aukerako gaiak
• Lur eta ingurumen-zientziak
• Kimika
• Biologia

 

 

Sarrera-probarako salbuespenak

 

PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.


ARLO KOMUNA EGITETIK SALBUETSITA

 • Beste aukera bateko sarrera-proba gaindituta dutenak.


BERARIAZKO ARLOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Bigarren edo goragoko gaitasun-maila baten Profesionaltasun-Ziurtagiria dutenak, egin den aukeraren barruko gai-multzoren batean.

 • Egindako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin erlazionatutako lan-esperientzia dutenak baldin eta, gutxienez, lan-jardun osoan aritu badira urtebetez.

 • Egindako aukerarekin erlazionatutako Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bateko gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.

 

Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu eta Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenak, salbuetsita baitaude zikloetarako sarrera-probak egitetik; horrenbestez, zuzenean egin dezakete heziketa-ziklo baterako matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, azterketarik egin beharrik gabe. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban ageri den kalifikazioa dutela.

 

 

Probaren prestaketa

 

IKASTETXEAZATI KOMUNAEREDUA
Easo Politeknikoa LHII

X

Miguel Altuna LHII

X

A

 

 

Plazak gordetzea

Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztien %15a erdi mailako sarbiderako eta %20a goi mailako sarbiderako gordeko zaizkio. Plaza horiek guztiak ezin badira bete probatik datozen ikasleekin, soberan direnak zuzeneko sarrerakoei gehituko zaizkie.

 

 

 

2018ko deialdia

 

*Epeak

 

Izen ematea

Izena emateko epea: 2018ko urtarrilaren 8tik 19ra arte, biak barne.

Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean.

Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.

Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.

Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2018ko martxoaren 2a izango da.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko, argitaratuko den webgune batean ordainketa-gutuna deskargatuko da eta horrekin banku-bulego batean ordainduko da azterketa-eskubidea. Webgune berean izango da posible ONLINE ordainketa, interesatua nahi ezkero.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman.

 

Onartuen zerrenda

 • Onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2018ko urtarrilaren 29an.
 • Onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak: 2018ko urtarrilaren 30a eta otsailaren 14a bitartean.
 • Onartutakoen behin betiko zerrenda: 2018ko otsailaren 23an.

 

 

Azterketa-eskubideen ordainketa

 • Azken eguna: 2018ko martxoaren 2aHezkuntza Sailaren Proba eta Azterketen webgunearen bidez

 

 

Azterketa-eskubideen ordaindu ondorengo onartuen zerrenda

2018ko martxoaren 9an. 

 

Salbuespenak

 • Behin-behineko zerrendak: 2018ko martxoaren 16an.
 • Erreklamazioak: martxoaren 16a eta apirilaren 17a bitartean.
 • Behin-betiko zerrendak: 2018ko apirilaren 20an.

 

 

Non argitaratuko diren

Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik, www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh webgunetan ere argitaratuko da.

 

 

Proben Egutegia (Pertsona bakoitzak esleitutako Azterketa Ikastetxean, 2018ko  martxoaren 9an argitaratuko da)

 

 • Apirilaren 25a, 16:00ak
   * Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
   * Goi-mailako H.Z: Zati Komuna

 

 • Apirilaren 26a, 16:00ak
   * Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
   * Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa

 

 

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

 

 • Behin-behinekopak: 2018ko maiatzaren 11an, 12:00tan.
 • Erreklamazioak: 2018ko maiatzaren 25ko 13:00ak arte.
 • Egindako erreklamazioen ebazpena: 2018ko maiatzaren 31an, 11:00etan
 • Ziurtagiriak eskuratzea: Proba gainditzen dutenek ekainaren 4tik aurrera jaso ahal izango dute ziurtagiria, honela: 

     * www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoako «nire kudeaketak» ataletik deskargatuz.
     * Azterketa egin zuen ikastetxean eskatuz.

 

Informazio guztia:

Hezkuntza Saila web orria

 

EHAA 2017-2018

 

 

 

*Emaitzak

 

Onartutakoen behin-behineko zerrendak (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba 

 

Onartutakoen behin-betiko zerrendak (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba 

 

Onartutakoen zerrenda (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren) AZTERKETA LEKUEKIN

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba: 

IES Zubiri Manteo BHI

 

Goi mailako sarbide proba:

CIFP Easo Politeknikoa LHII

CIFP Miguel Altuna LHII

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba:

 

Goi mailako sarbide proba:

 

  

 

2017ko deialdia

 

*Epeak

 

Izen ematea

Izena emateko epea: 2017ko urtarrilaren 9tik 18a arte, biak barne.

Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean.

Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.

Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren. Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna 2017ko otsailaren 24a izango da. Azterketa-eskubideak ordaintzeko, argitaratuko den webgune batean ordainketa-gutuna deskargatuko da eta horrekin banku-bulego batean ordainduko da azterketa-eskubidea. Webgune berean izango da posible ONLINE ordainketa, interesatua nahi ezkero.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotansarrera-probetan izena eman.

 

Onartuen zerrenda

 • Onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2017ko urtarrilaren 26an
 • Onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak: 2017ko urtarrilaren 27a eta otsailaren 9a bitartean
 • Onartutakoen behin betiko zerrenda: 2017ko otsailaren 15an

 

 

Azterketa-eskubideen ordainketa

 • Azken eguna: 2017ko otsailaren 24a, Hezkuntza Sailaren Proba eta Azterketen webgunearen bidez

 

 

Azterketa-eskubideen ordaindu ondorengo onartuen zerrenda

Onartutakoen behin betiko zerrenda, azterketa-eskubideak ordaindu ondorengoa, 2017ko martxoaren 1ean argitartuko da. Zerrenda horretan, ikasle bakoitzari azterketa egiteko esleitu zaion ikastetxea adieraziko da. KONTUZ: aldaketak egon dira probak egingo diren ikastetxeekin

 

 

Salbuespenak

 • Behin-behineko zerrendak: 2017ko martxoaren 10ean
 • Erreklamazioak: martxoaren 10a eta 24a bitartean
 • Behin-betiko zerrendak: 2017ko martxoaren 31an, 12:00etan

 

 

Non argitaratuko diren

Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik, www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh webgunetan ere argitaratuko da.

 

 

Proben Egutegia

 

 • Apirilaren 25a, 16:00ak
   * Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
   * Goi-mailako H.Z: Zati Komuna

 

 • Apirilaren 26a, 16:00ak
   * Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
   * Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa

 

 

 

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

 

 • Behin-behinekopak: 2017ko maiatzaren 10ean, 12:00etan.
 • Erreklamazioak: 2017ko maiatzaren 24ko 13:00ak arte.
 • Egindako erreklamazioen ebazpena: 2017ko maiatzaren 31an, 11:00etan
 • Ziurtagiriak eskuratzea: 2017ko ekainaren 1etik aurrera

 

Informazio guztia:

 

 

 

*Emaitzak

 

Onartutakoen behin-behineko zerrendak (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba 

 

Onartutakoen behin-betiko zerrendak (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba 

 

Onartutakoen zerrenda (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren) AZTERKETA LEKUEKIN

 

Erdi eta Goi mailako sarbide proba

 

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba: 

IES Zubiri Manteo BHI

 

Goi mailako sarbide proba:

CIFP Easo Politeknikoa LHII

CIFP Miguel Altuna LHII

 

 

  

 

2016ko deialdia

 

*Epeak

 

Izen ematea

2016ko otsailaren 29tik martxoaren 4ra bitartean, biak barne, I. eranskinean (EHAA) jasota dauden ikastetxeren batean eman beharko dute izena, aplikazio informatikoaren bitartez.

Proba egiteko izena emateko unean ikusiko dira salbuespen-kasuak, hala badagokio, eta horiei buruzko agiriak eta baremazioa egiteko dagokion gainerako dokumentazioa aurkeztuko dira.

 

 *Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin.

 

Onartuen zerrenda

Onartukoen behin-behineko zerrenda 2016ko martxoaren 9an argitaratuko da.

Martxoaren 9a eta 14a bitartean, erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Onartukoen behin betiko zerrenda -azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa- 2016ko martxoaren 16an argitaratuko da.

 

 

Azterketa-eskubideen ordainketa

2016ko martxoaren 16tik 23ra, Hezkuntza Sailaren Proba eta Azterketen webgunearen bidez.

 

Azterketa-eskubideen ordaindu ondorengo onartuen zerrenda

Onartutakoen behin betiko zerrenda, azterketa-eskubideak ordaindu ondorengoa, 2016ko apirilaren 5ean argitartuko da. Zerrenda horretan, ikasle bakoitzari azterketa egiteko esleitu zaion ikastetxea adieraziko da. KONTUZ: aldaketak egon dira probak egingo diren ikastetxeekin

 

 

Salbuespenak

Salbuespenen behin-behineko ebazpena, 2016ko apirilaren 13an agitaratuko da. 

Apirilaren 13a eta 22a bitartean, erreklamazioak egin ahalko dira.

Behin betiko zerrenda maiatzaren 4an, 12:00etan, argitaratuko da.

 

 

Non argitaratuko diren

Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik, www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh webgunetan ere argitaratuko da.

 

 

Proben Egutegia

 

1) Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Hizkuntzalaritza: Maiatzaren 12a, 16:00tan

- Zientifiko teknologiko eta Soziala: Maiatzaren 13an, 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 12an, 16:00tan

- Zati espezifikoa: Maiatzaren 13an, 16:00tan

 

2) Proba egiteko tokia:

Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan bakoitzari zehazten zaion tokian egingo da proba.

 

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

 

Proben emaitzak 2016ko maiatzaren 20ko 12:00etan argitaratuko dira.

Une horretatik aurrera eta ekainaren 1eko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da esleitutako ikastetxeetako idazkaritzetan.

Erreklamazioen ebazpena 2016ko ekainaren 10eko 11:00etan argitaratuko da.

Proba osoa gainditu duten ikasleek 2016ko ekainaren 10etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte egiaztagiriak, behin betiko emaitzak argitaratzean esango den tokian.

 

Informazio guztia:

 

 

 

* Emaitzak

 

Onartutakoen behin-behineko zerrendak (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba 

 

Onartutakoen behin-betiko zerrendak (azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa)

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba 

 

Onartutakoen zerrenda (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren) AZTERKETA LEKUEKIN

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba:

- IES Zubiri Manteo BHI

 

Goi mailako sarbide proba:

- CIFP Miguel Altuna LHII

- CIFP Easo Politeknikoa LHII

- IES Plaiaundi BHI

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba:

- IES Zubiri Manteo BHI

 

Goi mailako sarbide proba:

- CIFP Miguel Altuna LHII

- CIFP Easo Politeknikoa LHII

- IES Plaiaundi BHI

 

 

 

2015eko deialdia

 

*Epeak

 

Izen ematea

2015eko urtarrilaren 12tik 21era bitartean, biak barne, eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean, aplikazio informatikoaren bitartez.

Proba egiteko izena emateko unean ikusiko dira salbuespen-kasuak, hala badagokio, eta horiei buruzko agiriak eta baremazioa egiteko dagokion gainerako dokumentazioa aurkeztuko dira.

Zerrenda horretan agertzen diren ikasle-gaiek azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte sarrera-proba egiteko. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2015eko urtarrilaren 23a izango da.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin.

 

Salbuespenak eta onartu eta baztertutakoen zerrenda

Salbuespenen behin-behineko ebazpena eta onartu eta baztertutakoen zerrenda 2015eko martxoaren 13an argitaratuko da.

Martxoaren 16an eta 17an, erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Apirilaren 20ko 12:00etan argitaratuko dira proba egiteko onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, baita salbuespenenak ere.

 

Non argitaratuko diren

IEFPS Easo GLHBIn (Felipe IV.aren hiribidea, 1.a. Donostia) edo web-orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh

 

 

Probak

 

Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Maiatzaren 7an: 16:00tan

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren18an: 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 7an: 16:00tan

- Zati espezifikoa: Ekainaren 18an: 16:00tan

 

Proba egiteko tokia:

Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan bakoitzari zehazten zaion tokian egingo da proba.

 

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

 

Proben emaitzak 2015eko ekainaren 26ko 12:00etan argitaratuko dira.

Une horretatik aurrera eta ekainaren 29ko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da IEFPS Easo GLHBI ikastetxean.

Erreklamazioen ebazpena 2015eko uztailaren 6ko 11:00etan argitaratuko da.

Proba osoa gainditu duten ikasleek 2015eko uztailaren 3tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte egiaztagiriak. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute.

Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, uztailaren 6tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

 

  • Informazio guztia:
  1. EHAA 2014-2015

 

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba (onarpenak)

Erdi mailako sarbide proba (salbuespenak)

Goi mailako sarbide proba (onarpenak)

Goi mailako sarbide proba (salbuespenak)

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen behin-betiko zerrendak AZTERKETA LEKUEKIN

 

Erdi mailako sarbide proba (onarpenak)

Erdi mailako sarbide proba (salbuespenak)

Goi mailako sarbide proba (onarpenak)

Goi mailako sarbide proba (salbuespenak)

AZTERKETEN IKASTETXEAK

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

 

2014ko deialdia

 

*Epeak

 

Izen ematea

2014ko urtarrilaren 13tik 22ra bitartean, biak barne, eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean, aplikazio informatikoaren bitartez.

Proba egiteko izena emateko unean ikusiko dira salbuespen-kasuak, hala badagokio, eta horiei buruzko agiriak eta baremazioa egiteko dagokion gainerako dokumentazioa aurkeztuko dira.

Onartutakoen behin behineko zerrenda -azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa- 2014ko urriaren 24an argitaratuko da.

2014ko urtarrilak 27an eta 28an, erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Onartutakoen behin betiko zerrenda -azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa- 2014ko otsailaren 3an argitaratuko da.

Zerrenda horretan agertzen diren ikasle-gaiek azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte sarrera-proba egiteko. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2014ko otsailaren 6a izango da.

Azterketa-eskubideak ordaindu ondoren, proba egiteko onartutakoen behin betiko zerrenda 2014ko otsailaren 10ean argitaratuko da.

 

Salbuespenak

Salbuespenen behin-behineko ebazpena 2014ko martxoaren 21ean argitaratuko da.

Martxoaren 24an eta 25ean, erreklamazioak aurkeztu ahalko dira.

Salbuespen behin betiko zerrenda apirilaren 11ko 12:00etan argitaratuko da.

 

Non argitaratuko diren

IEFPS Easo GLHBIn (Felipe IV.aren hiribidea, 1.a. Donostia) edo web-orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/fp-lh

 

Ikasturte berdinean Erdi mailako heziketa ziklo batean edo PCPIn matrikulatuak dauden ikasleak: Salbuespenak.

2014ko ekainaren 2tik ekainaren 5eko 12:00etara bitartean, dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko proban izena emanda duten ikasleek izena emanda badute erdi-mailako zikloren batean, edo hasierako lanbide-kualifikazioko programaren batean matrikulatuta badaude, eskatutako salbuespenei buruzko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte proban izena emateko epean.

Ikasleek EAEtik kanpoko ikastetxeren batean ikasten badute, dokumentazio hori IEFPS Easo GLHBI ikastetxearen idazkaritzan aurkeztu beharko dute Heziketa-zikloa edo HLPP. Horretarako, II. eranskinean adierazten den eredua erabili beharko da (ehaa-ren lotura 2014ko deialdiaren bukaeran)

Heziketa-zikloa edo HLPP EAEko ikastetxeren batean ikasten duten ikasleen kasuan, matrikula eginda daukaten ikastetxe horrek helaraziko dizkio datu horiek epaimahaiari daukaten aplikazioaren bitartez. (Ikastetxeak jakinarazpen bat jasoko du helbide elektroniko bitartez, eta bertan jakinaraziko zaio atal horrek eragindako ikasleak dituen).

Ekainaren 6ko 12:00etan argitaratuko da salbuetsita geratzen diren ikasleen zerrenda.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin.

 

 

Probak

 

Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Maiatzaren 8an: 16:00tan

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren 9an: 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 8an: 16:00tan

- Zati espezifikoa: Ekainaren 9an: 16:00tan

 

Proba egiteko tokia:

Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan bakoitzari zehazten zaion tokian egingo da proba.

 

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

 

Proben emaitzak 2014ko ekainaren 19ko 12:00etan argitaratuko dira.

Une horretatik aurrera eta ekainaren 20ko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da IEFPS Easo GLHBI ikastetxean.

Erreklamazioen ebazpena 2014ko ekainaren 27ko 11:00etan argitaratuko da.

Proba osoa gainditu duten ikasleek 2014ko ekainaren 19tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte egiaztagiriak. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 27tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

 

  • Informazio guztia:
  1. EHAA 2013-2014 AKATSEN ZUZENKETA
  2. EHAA 2013-2014

 

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen behin-betiko zerrendak AZTERKETA LEKUEKIN

 

Erdi mailako sarbide proba (onarpenak)

Erdi mailako sarbide proba (salbuespenak)

Goi mailako sarbide proba (onarpenak)

Goi mailako sarbide proba (salbuespenak)

AZTERKETEN IKASTETXEAK

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba (onarpenak)

Erdi mailako sarbide proba (salbuespenak)

Goi mailako sarbide proba (onarpenak)

Goi mailako sarbide proba (salbuespenak)

 

2013ko deialdia

*Epeak

 

Izen ematea

2013ko urtarrilaren 14tik 23ra bitartean, biak barne, eman beharko dute izena Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean.

 

Izen-ematea egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2013ko 25a izango da.

 

Salbuespenen behin-behineko ebazpena, eta proba egiteko onartu eta baztertutakoen zerrenda 2013ko martxoaren 15ean argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI (Felipe IV.aren hiribidea, 1.a. Donostia) edo web-orri hauetan: www.hezkuntza.net edo www.euskadi.net/lanbidez.

 

Martxoaren 18an eta 19an, ikastetxeetako idazkaritzan, salbuespenei buruzko ebazpenarekin, eta onartu eta baztertutakoen zerrendarekin lotutako erreklamazioak egin ahal izango dira.

 

Apirilaren 12ko, 12:00etan, proba egiteko onartu eta baztertutakoen, eta salbuespenen behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

 

2013ko ekainaren 3tik 5eko 12:00etara bitartean, dagokion aldian heziketa-zikloetan sartzeko proban izena emanda duten ikasleek erdi-mailako zikloren batean edo hasierako lanbide-kualifikazioko programaren batean matrikulatuta badaude, eskatutako salbuespenei buruzko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte proban izena emateko epean.

Ekainaren 6ko 12:00etan argitaratuko da ikasle hauen zerrenda.

 

*Pertsona berak ezin izango du ikasturte berean autonomia-erkidego batean baino gehiagotan sarrera-probetan izena eman. Baldintza hori ez betetzeak izen-ematea deuseztatzea ekarriko du berekin.

 

 

Probak

 

Proba egiteko tokia:

Bilbao Exhibition Centre. Zehaztu egin behar da zein pabiloitan. Euskadi hiribidea z/g. Ansio. Barakaldo.

 

Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Maiatzaren 9an: 16:00tan

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren 7ko: 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 9an: 16:00tan

- Zati espezifikoa: Ekainaren 7ko: 16:00tan

 

Probaren emaitzak

 

Proben emaitzak 2013ko ekainaren 20ko 12:00etan IEFPS Easo GLHBI (Felipe IV etorbidea, 1 Donostia) ikastetxean argitaratuko dira.

Une horretatik aurrera eta ekainaren 21eko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea irekiko da aipatutako ikastetxearen idazkaritzan. Erreklamazioen ebazpena ere aipatutako ikastetxean jarriko da 2013ko ekainaren 27ko 11:00etan.

Proba guztiak gainditzen duten ikasleek egiatagiriak eskuratu ahal izango dituzte 2013ko ekainaren 20tik aurrera. Horretarako, eskabidean hautatutako lurraldeko ikastetxeko idazkaritzara, emaitzak argitaratu dituenera, jo beharko dute. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 25etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zaitaren edo zatien egiaztagiriak.

 

Informazio guztia: BOPV 2012-2013

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba (onarpenak)

Erdi mailako sarbide proba (salbuespenak)

Goi mailako sarbide proba (onarpenak)

Goi mailako sarbide proba (salbuespenak)

2012ko deialdia

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

2011eko deialdia

 

*Epeak

 

 

Probak

 

Proba egiteko tokia: Bilbao Exhibition Centre-an, Euskadi etorbidea z/g. Ansio, Barakaldo. Pabilioiak zehazteke daude.

 

Egutegia:

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Maiatzaren 16an: 16:00tan

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren 8an: 16:00tan

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Maiatzaren 16an: 16:00tan

- Zati espezifikoa: Ekainaren 8an: 16:00tan

 

Proben emaitzak

2011ko ekainaren 17ko 12:00etan argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI ikastetxean (Felipe IV ibilbidea, 1, Donostia).

 

Une horretatik hasi eta ekainaren 20ko 13:00ak arte zabalik egongo da erreklamazioak egiteko epea probaren emaitzak argitaratu diren ikastetxean.

 

Erreklamazioen gaineko ebazpena 2011ko ekainaren 23ko 10:00tan argitaratuko da probaren emaitzak argitaratu diren ikastetxeko iragarki-taulan.

 

Proba guztiak gainditu dituzten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2011ko ekainaren 17tik aurrera, emaitzak argitaratu dituen ikastetxeko idazkaritzan. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 23etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak.

 

* Emaitzak

Onartuen, ez onartuen eta salbuespen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 

2010eko deialdia

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

2009ko deialdia

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba