Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Osasungintza Osasun-larrialdiak

Osasun-larrialdiak

FamiliaOsasungintza
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun-zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio- eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.

• Pazientea edo biktima ebakuatzeko, mobilizazio- eta immobilizazio-teknikak erabilita, eta, horretarako, gidatzeko era haren baldintzetara egokitzeko eta erreferentziazko osasun-zentrora segurtasunez lekualdatzeko.
• Bestelako larrialdi-egoeretan, estutasuneko eta hasierako oinarrizko arretako egoeretan oinarrizko bizi-euskarriko teknikak (aireztapenekoak eta zirkulaziokoak) aplikatzeko.
• Biktimak orotariko larrialdietan eta katastrofeetan sailkatzen laguntzeko.
• Krisialdiko eta osasun-larrialdiko egoeretan, pazienteari, familiakoei eta eragindakoei oinarrizko laguntza psikologikoa emateko.
• Teleoperazioa eta telelaguntza kudeatzen dituzten zentroetan jasotako osasun-laguntzaren eskaerari erantzuteko.
• Pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzeko, osasun-larrialdiko egoeran dagoen pazienteari bizi-euskarri aurreratua ematen.
• Osasun-ibilgailuaren tresneria medikoen eta baliabide osagarrien oinarrizko funtzionamendua egiaztatzeko.
• Osasun-materialaren izakinak kontrolatzeko eta birjartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Osasun-sektorean egingo du lan, pazienteak edo biktimak lekualdatzen, eta hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematen. Gainera, babes zibilaren esparruan, larrialdi kolektiboetan edo katastrofeetan osasun-logistika prestatu eta garatzen lagunduko du, eta larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen parte hartuko du.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Osasun-garraioa.
• Osasun-larrialdiak.
• Telelaguntza.
• Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroak.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Errepideko osasun-garraioa.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)Gutxigorabeherako orduak
Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak

84 

Osasu-logistika larrialdietan 

168 

Osasun-zuzkidura 

132 

Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan 

231 

Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan 

264 

Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea 

231 

Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan 

63 

Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 

84 

Telelarrialdiak 

63 

Oinarrizko anatomosfisiologia eta patologia 

99 

Ingeles teknikoa 

33 

Laneko prestakuntza eta orientabidea 

105 

Enpresa eta ekimen sortzailea 

63 

Lantokiko prestakuntza 

380 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez eta gauezEskaintza partziala