Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Osasungintza Laborategi kliniko eta biomedikoa

Laborategi kliniko eta biomedikoa

FamiliaOsasungintza
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Unitatean edo kabinetean esleitutako lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko.
• Giza lagin biologikoak lortzeko, erregistratzeko, sailkatzeko eta banatzeko.
• Biokimika klinikoko azterketak egiteko, giza lagin biologikoak prozesatuta eta aztertuta.
• Azterketa mikrobiologikoak egiteko, giza jatorriko laginak prozesatuta eta aztertuta.
• Azterketa hematologikoak eta genetikoak egiteko, giza hezur-muineko eta odoleko laginak prozesatuta eta aztertuta, eta hemoderibatuak lortzeko.

Irteerak

Irtenbide laboralak

Osasunaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Diagnosi klinikoen laborategiko teknikaria.
• Ikerketako eta esperimentazioko laborategiko teknikaria.
• Toxikologiako laborategiko teknikaria.
• Ospitale- eta farmazia-produktuen merkataritza-ordezkaria.
• Honako sektore honetan egingo du lan:

- Osasun-sektorean, diagnosi-laborategiaren arloan.

• Azpisektore nagusi hauetan egin dezake lan:

- Lehen arreta eta arreta komunitarioan: osasun-zentroetako diagnosi klinikoko laborategia.
- Ospitaleetan: mikrobiologia-zerbitzua, hematologia, hemoterapia, biokimika, immunologia, ospitale-farmazia eta medikuntza eta kirurgia esperimentaleko zerbitzuetako laborategiak.
- Industrian: elikagai-laborategietan, farmazia-laborategietan, kosmetika-laborategietan eta ikerketako beste laborategi batzuetan.
- Auzitegiko institutu anatomikoen laborategietan, toxikologia-institutuetan.
- Animalia-esperimentazioko zentroetan

 

Beste ikasketak

Erizaintzan diplomatua, Fisioterapian diplomatua, Podologian diplomatua, Laneko Terapian diplomatua, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Logopedian diplomatua, Maisua (espezialitate guztiak) eta Gizarte Lanean diplomatua.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Diagnosi klinikoen laborategiko goi mailako teknikaria.

 

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40
Lantokiko prestakuntza 400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea 60
Analisi biokimikoen oinarriak eta teknikak 345
Analisi hematologiko eta zitologikoen oinarriak eta teknikak 425
Analisi mikrobiologikoen oinarriak eta teknikak 350
Diagnosi klinikoen laborategiko kabineteen antolamendua eta kudeaketa 90
Giza lagin biologikoen bilketa, prestaketa eta kontserbazioa 290

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez