Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Osasungintza Erizaintzaren Laguntza Osagarriak

Erizaintzaren Laguntza Osagarriak

FamiliaOsasungintza
MailaErdi mailakoa
Duracion1400 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.
• Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzeko.
• Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun-materiala eta -tresneria osasun-baldintzetan mantentzeko.
• Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikoko eta osasun-heziketako teknikak bere mailan aplikatzeko.
• Ahoaren eta hortzen osasun-tresnerian instrumentazio-zereginak egiteko.

Irteerak

Irtenbide laboralak

Osasunaren sektorean egin dezakezu lan, sektoreko enpresa pribatuetan edo zure enpresa sortuta.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, ahoaren eta hortzen osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak.
• Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboetako unitatea, eta abar), geriatria, eta abar.
• Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte-gaietako sailak.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria.
• Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
• Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40
Lantokiko prestakuntza 400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea 60
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa 210
Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa 80
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa 90
Lan-taldeko harremanak 60
Erizaintzako oinarrizko teknikak 370
Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak 90

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Meka LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza+Eskaintza partziala+Ethazi
IES Plaiaundi BHIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza ingelesa