Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Osasungintza Aho eta hortzen higienea

Aho eta hortzen higienea

FamiliaOsasungintza
MailaGoi mailakoa
Duracion1400 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Unitatean edo kabinetean esleitutako lan-eremua bere mailan antolatzeko eta kudeatzeko.
• Pertsonen ahoaren eta hortzen osasuna/gaixotasuna aztertzeko, hautemateko eta erregistratzeko, fakultatiboaren gainbegiratupean.
• Pertsonen ahoaren eta hortzen gaixotasuna zuzeneko esku-hartzearen bidez aurreikusteko, segurtasun-arauen eta ezarritako kalitatearen arabera.
• Pertsonen eta komunitatearen osasuna ahoaren eta hortzen osasunaren bitartez ebaluatzeko, zaintza epidemiologikoko jarduerak eginda.
• Pertsonen eta komunitatearen osasuna ahoaren eta hortzen osasunaren bitartez sustatzeko, osasunerako sustapen- eta heziketa-jarduerak eginda

Irteerak

Irtenbide laboralak 

Osasunaren sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Aho-higienista.
• Ahoaren eta hortzen higienista.
• Ahoaren eta hortzen higienearen teknikari espezialista.
• Osasun-hezitzailea.

 

Beste ikasketak

Maisua (espezialitate guztiak),  Gizarte-hezkuntzan diplomatua, Erizaintzan diplomatua, Fisioterapian diplomatua, Logopedian diplomatua, Podologian diplomatua, Okupazio-terapian diplomatua eta Gizarte-lanean diplomatua.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Aho-higienista.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40
Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena  150
Aho eta hortzen esplorazioa  240
Lantokiko prestakuntza  400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea  60
Aho- eta hortz-higieneko kabineteen antolamendua eta kudeaketa  100
Aho eta hortzei dagokien prebentzioa  260
Aho eta hortzen zaintza epidemiologikoa 150

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez