Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Nekazaritza Nekazaritza eta Abeltzaintza Produkzioa

Nekazaritza eta Abeltzaintza Produkzioa

FamiliaNekazaritza
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta azpiproduktuak lortzea, kalitate- eta errentagarritasun-irizpideak kontuan izanda; produkzio-eragiketak, eta instalazioak eta tresneria mantentzekoak eginez; eta ingurumen-babesari, laneko arriskuen prebentzioari, animalien ongizateari eta elikagaien segurtasunari buruzko legeria aplikatuta.
• Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki maneiatzea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatu eta mantentzea, instalazio-planoak eta mantentze-eskuliburuak interpretatu ondoren.
• Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea, tresneria erregulatzea eta laborantzak nekazaritzako jardunbide egokien arabera egiten direla bermatzea.
• Landare-materiala erein, landatu eta/edo birlandatzea, bitarteko teknikoak erabilita eta ezarritako plangintzari jarraituz.
• Ureztatze-sistema maneiatzea, eta, horretarako, uraren aprobetxamendua optimizatzea eta laboreen behar hidrikoak estalita daudela egiaztatzea.
• Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
• Produktuak eta azpiproduktuak bildu, egokitu eta biltegiratzea, haien kalitatea bermatuta.
• Larreratze-lanak egitea, inguruneko belar-, zuhaixka- eta zuhaitz-baliabideak aprobetxatuz.
• Abere-ustiategietan animalia-maneiuko eta -produkzioko eragiketak egitea, errentagarritasuna, kalitatea, trazabilitatea eta animalien ongizatea ziurtatuta.
• Laneko arriskuen eta ingurumenaren alorreko kalitate, trazabilitate eta prebentzioko prozedurak aplikatzea, produkzio-prozesuetan ezarritakoaren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

Laborantzan eta/edo abeltzaintzan diharduten enpresa publiko zein pribatuetan, besteren kontura zein bere kontura:
  • -Frutagintzako, baratzezaintzako eta belar-laborantzako ustiategiak
  • -Abeltzaintza-ustiategiak
  • -Laboreetan eta abeltzaintzan ikertzeko eta esperimentatzeko erakundeak
  • -Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzurako enpresak
  • -Eskolako mintegiak eta baratzeak
  • -Baserri-eskolak eta natura-gelak

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Nekazaria.
• Baratzezaina.
• Frutagilea.
• Lorezina.
• Azienda-hazlea.
• Hegaztizaina.
• Erlezaina.
• Esne-ekoizlea.
• Arrautza-ekoizlea.
• Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineriaren operadorea.

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela. Maila: oinarrizkoa.

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Kontrol fitosanitarioa

147

Enpresa eta ekimen sortzailea

63

Lantokiko prestakuntza

380

Laneko prestakuntza eta orientabidea

105

Agronomiaren oinarriak

198

Zootekniaren oinarriak

132

Laboreak ezartzea

132

Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak

99

Ingeles teknikoa

33

Landare-osasunaren printzipioak

99

Nekazaritza-produkzioa

165

Haragi-produkzioa eta bestelako abere produkzioak

168

Esnearen, arrautzen eta bizitarako animalien produkzioa

147

Trakzioko tresneria eta lantegia

132

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Fraisoro Eskola BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez