Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Nekazaritza Basoa eta Natura Ingurunearen Kudeaketa

Basoa eta Natura Ingurunearen Kudeaketa

FamiliaNekazaritza
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Familiako nekazaritza-ustiapena antolatzeko eta kudeatzeko.
• Nekazaritza-ustiapeneko instalazioak, makineria eta tresneria prestatzeko, maneiatzeko eta erabilgai mantentzeko.
• Landareak mintegian erreproduzitzeko, ugaltzeko eta ekoizteko lanak/eragiketak egiteko.
• Belar-laborantza intentsiboko eragiketak egiteko.
• Fruta-arbolen eta zitrikoen laborantza-eragiketak egiteko.
• Kontrol fitosanitarioko eragiketak egiteko, eta, hala, ingurunea eta elikagaien osasuna zaintzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Suteen prebentzioko eta itzalketako unitateen koordinatzailea.
• Basoko izurrite eta gaixotasunen aurka borrokatzeko lanak egiten dituzten enpresetako arduraduna.
• Topografia-lanetako praktikoa.
• Basogintzako arduraduna edo langileburua.
• Mintegietako arduraduna, oro har.
• Ehiza-espezieak, arrainak eta karramarroak birpopulatzeko lanen arduraduna.
• Habitat urtar kontinentala eta ehiza-espezieena egokitzeko lanen arduraduna.
• Harrapariak edo espezie inbaditzaileak legez kontrolatzeko jardueretan espezializatutako langilea.
• Ehiza-kudeatzailea.
• Landa zaintzeko lanen koordinatzailea.
• Ehiza- eta arrain-turismoko enpresetako arduraduna.
• Baso-agentea edo antzekoa.
• Naturaguneen zaintzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek basoa, ehiza eta arrain-hazkuntza eta baso-mintegiak kudeatzeko lanetan, ingurumen-hezkuntzako programak garatzekoetan, eta gizarte- eta natura-ingurunean informatzeko, komunikatzeko, prestatzeko eta interpretatzeko lanetan eta lagun egiteko eta gidatzeko jardueretan, eta natura-ingurunea eta haren baliabideak kontrolatzeko eta zaintzeko lanetan diharduten enpresa handi, ertain eta txiki publiko zein pribatuen kudeaketa-arloan egiten du lan, besteren kontura zein bere kontura.
Baso-suteak itzaltzeko zerbitzuetan ere egiten du lan, administrazio publikoen mendeko langile gisa.
Halaber, gaitasuna du tratamendu pestizidak indarreko araudiak arautzen duen jardueraren arabera antolatzeko, kontrolatzeko eta egiteko.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela: kualifikatu maila.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak  
Botanika agronomikoa 99
Baso-suteen kontrako defentsa 66
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Fitopatologia 99
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 100
Ehizaren kudeaketa 99
Natura-ingurunearen kontserbazioaren kudeaketa 132
Arrantza kontinentalaren kudeaketa 66
Baso-inguruneko aprobetxamenduen kudeaketa 140
Mendien kudeaketa 180
Baso-mintegiaren kudeaketa eta antolamendua 132
Ingeles teknikoa 40
Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta instalazioak        198
Basoa kudeatzeko eta ingurunea kontserbatzeko proiektua 50
Ingurumen-hezkuntzako teknikak 80
Nekazaritzako topografia 99

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Fraisoro Eskola BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez