Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Merkataritza eta marketina Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea

Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea

FamiliaMerkataritza eta marketina
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Merkatuei buruzko informazio fidagarria lortzea, aztertzea eta antolatzea, estatistikako teknikak aplikatuta, eta informazio-sistema eraginkorra (MIS) ezartzea, marketin-ekintzak egiteko lagungarria izango dena.
• Merkataritza-estrategiak eta -ekintzak definitzea eta salmenta-indarrak kudeatzea eta, eginkizun horretan, merkataritza-jardueran esku hartzen duten eragileen informazioa lortzea eta prozesatzea eta baliabide teknikoak eta giza baliabideak antolatzea.
• Salmenta-plana lantzea eta produktuen eta/edo zerbitzuen merkaturatzea eta salmenta kudeatzea, merkaturatze-kanal bakoitzerako salmenta-teknika egokiak aplikatuta, betiere antolakundeak diseinatutako marketin-planean ezarritako helburuak lortzeko.
• Eskura dauden baliabideen eta espazioen aprobetxamendu egokia eta salgaien integritatea bermatuko duten baldintzetan antolatzea salgaiak biltegian, betiere ezarritako prozedurei jarraituta.
• Produkzio- eta banaketa-planetan materialen eta salgaien hornikuntza egitea eta kontrolatzea, eta, hala, antolakundeak eta/edo bezeroek ezarritako helburuak betetzeko kantitatea, kalitatea, lekua eta epeak ziurtatzea.
• Merkataritza-espazioak eta erakusleihoak ezartzeko eta muntatzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea, diseinu eta materialen zehaztapenak definituta, balizko bezeroak erakarriko dituen merkataritza-espazioaren irudia transmititzeko eta definitutako merkataritza-helburuak lortzeko.
• Merkataritza-espazioetan produktuen/zerbitzuen eta sustapen-ekintzen ezarpena antolatzea eta kontrolatzea, eta ezarritako merkataritza-helburuak lortzeko sustapen-kanpainen jardun-ildoak eta sortak zehaztea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


    Irteerak

    Irtenbide laboralak

    • Salmentaburua.
    • Merkataritzako ordezkaria.
    • Merkataritza-agentea.
    • Dendako arduraduna.
    • Denda bateko atal bateko arduraduna.
    • Saltzaileen koordinatzailea.
    • Telemarketin-gainbegiratzailea.
    • Merkataritzako erakusleiho-apaintzailea.
    • Merkataritza-espazioen diseinatzailea.
    • Salmenta-puntuko sustapenen arduraduna.
    • Merkataritza-espazioen ezarpeneko espezialista.

     

    LAN-IRTENBIDEAK:
    Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egingo du lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresetan, produktuak eta zerbitzuak salerosteko jarduerak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkataritza-espazioak diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko funtzioak betez.

     

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Erakusleiho-apainketa eta merkataritza-espazioen diseinua  165
    Lantokiko prestakuntza 360
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
    Produktuak eta sustapenak salmenta-puntuan kudeatzea 99
    Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 160
    Ingelesa 165
    Merkataritza-ikerketa 132
    Biltegiratze-logistika 100
    Hornikuntza-logistika 80
    Marketin digitala 198
    Salmenta-taldeen antolamendua 140
    Marketin-politikak 132
    Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko proiektua   50
    Salmenta- eta negoziazio-teknikak 120

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    IES Zubiri - Manteo BHIGoi mailakoaB ereduaEgunezHeziketa DUALA