Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Merkataritza eta marketina Merkataritza Jarduerak

Merkataritza Jarduerak

FamiliaMerkataritza eta marketina
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Txikizkako merkataritza-negozio txiki baten bideragarritasun-proiektua eta negozio hori bere kontura martxan jartzeko eta eramateko proiektua egitea, eta, horretarako, beharrezko baliabideak eskuratzea eta lege- eta administrazio-betebeharrak betetzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
• Saltoki txiki bat administratzea eta kudeatzea eta beharrezko jarduerak eraginkortasunez eta errentagarritasunez egitea, indarrean dagoen araudia errespetatuta.
• Produktuak eta/edo zerbitzuak hainbat merkaturatze-bidetatik saltzea, bezeroaren tipologiarako eta enpresak ezarritako irizpideetarako teknika egokiak erabilita.
• Merkataritza elektronikoko ekintzak egitea, eta, horretarako, enpresaren web-orria eta Internet bidezko gizarte-komunikazioko sistemak mantentzea, marketin digitaleko planean definitutako enpresaren merkataritza elektronikoko helburuak betetzeko.
• Saltokiaren merkataritza- eta administrazio-kudeaketa egitea, betiere zereginak eta lanak automatizatzeko hardware eta software egokia erabilita
• Merkataritza-antolakundeak marketin-planean definitutako marketin-ekintzak gauzatzea, eta, horretarako, bezeroen produktuen eta/edo zerbitzuen beharrak identifikatzea, baita prezioak finkatzeko garaian esku hartzen duten faktoreak, banaketa-kanalak eta komunikazio-teknikak ere, merkataritza-zuzendaritzak finkatutako helburuak betetzeko.
• Bezeroarentzako arreta-planak gauzatzea, eta, eginkizun horretan, bezeroen, kontsumitzaileen edo erabiltzaileen gogobetetze-maila bermatuko duen kalitatezko zerbitzua mantentzeko informazio-sistema kudeatzea.
• Bezeroekiko, erabiltzaileekiko edo kontsumitzaileekiko harremanak ingelesez kudeatzea eta eragiketen jarraipena egitea, egindako zerbitzuaren maila ziurtatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Saltzailea.
• Merkataritzako ordezkaria.
• Sustatzailea.
• Telesaltzailea.
• Urrutiko salmenta.
• Teleoperadorea (Call - Center).
• Bezeroarentzako informazioa eta arreta.
• Kutxazaina, birjartzailea.
• Contact-center operadorea.
• On-line edukien administratzailea.
• Dendako saltzailea.
• Saltoki txikiko kudeatzailea.
• Stocken eta biltegiaren kudeaketako teknikaria.
• Biltegiburua.
• Salgaien harrerako arduraduna.
• Salgaien bidalketako arduraduna.
• Biltegien logistikako teknikaria.
• Enpresetako bezeroentzako informazioko/arretako teknikaria.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek edozein produkzio-sektoretan egingo du lan, merkaturatze-arloan edo saltokietako ataletan, produktuak eta/edo zerbitzuak hainbat merkaturatze-bideren bitartez saltzeko jarduerak egiten edo beren saltokia antolatzeko eta kudeatzeko funtzioak betetzen.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak   
Merkataritzarako informatika-aplikazioak         165
Merkataritza elektronikoa 132
Salmenta-puntuaren dinamizazioa 147
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Erosketen kudeaketa 99
Denda txiki baten kudeaketa 168
Ingelesa 165
Merkataritza-jarduerako marketina 165
Salmenta-prozesuak 165
Merkataritza-arretako zerbitzuak 84
Biltegi-teknikak 99
Salmenta teknikoa 126

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Uni Eibar - Ermua BHIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP Tolosaldea LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
IES Zubiri - Manteo BHIErdi mailakoaB ereduaEgunezHeziketa DUALA